Aste honi dagokiona eta azalean Jon Garañaño eta Jose Mari Goenagaren “Loreak” filma. Asteko gaia “Catalunya eta galdeketa” da, eta Pertsonaia Tania Arriaga ikertzailea. Termometroan “Herriko Tabernen auzia”, eta Koldo Zuazori egindako elkarrizketa. Net hurbil atalean Troika eta Grezia landu dute, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak hilaren 27an Usurbilen egingo […]

Nork ez du entzun etorkinei etxebizitza oparitzen dizkietela edo Oinarrizko Errentaren bila datozela eta halakoak? Topiko eta estereotipoetan oinarrituta, zurrumurru horiek xenofobia eta arrazakeriari bidea zabaltzen diete. Horren aurka, Getxon eta Bilbon zenbait esperientzia jarri dituzte martxan, zurrumurruen eragina indargabetzeko, Xabier Aierdik azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140918xabieraierdi.mp3  DESKARGATU HEMEN

Larunbat eta igandean egingo dute, herriko ekonomiari eta sorkuntzari bultzadatxo bat emateko asmotan. Horretan, 2. eskuko azoka, artisauak, merkatarien stocka, baserritarrak, herriko kultura taldeak eta Ideien Faktoria izango dira, Oihana Elduaienek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140918oihanaelduaien.mp3 DESKARGATU HEMEN  

Irailean sartuta, pasa den astean izandakoei errepasoa eginez hasi du Mikel Urbeltzek. Eta aste honetan izango direnekin jarraitu du, bukatzeko datorren astean programatuta daudenekin. Hitz batean denetarik, datorren asteartean, hilak 23, “Gabrielen lekua” ikuskizunaren azken emanaldia azpimarratuz. Informazio gehiago kafeantzokia.com gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140917mikelurbeltz.mp3  DESKARGATU

Eskoziako galdeketaren egunean, Pedro Elias Igartuak Eskoziako musikarekin hasi du irratsaioa: Shooglenifty, Dick Gaughan eta Billy Braggen kanta batzuk jarri dizkigu. Lehen orduan ere, Charlie Haden jazz baxujolea entzun dugu. Bigarrenean, aldiz, Lou Reed eta Leon Rusell izan dira protagonistak https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela140918eskoziareed.mp3  DESKARGATU HEMEN

“Lehen aukera” programa 2013an jarri zuten martxan eta orduan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak “Ez lehen, ez aukera” idatziarekin erantzun zuen. Pasa den abuztuan Jaurlaritzak beste deialdi bat egin zuen, hori bai baldintzak dexente hobetu dituela: Amaia Elorzak kontatu digunez hori egindako lanari esker izan da eta balorazio positiboa egin dute. Entzun: […]

Atzo bildu zen eta sindikatu guztiek alde egin zuten. Osakidetzako egoera txarra da, lan baldintzak gero eta kaskarragoak dira, eta erabiltzaileek gero eta traba gehaigo dituzte, LABeko Iñigo Bilbaok kontatu digunez. Aste honetan itxialdiak egingo dituzte erietxe nagusietan eta urrirako mobilizazioak iragarri dituzte. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140916inigobilbao.mp3 Deskargatu hemen.

Bueltan gaude oporren ostean. Bidaian joateko aprobetxatu ohi dira bakantzak, eta guk ere halaxe egin dugu: Iolanda Zuñigaren eskutik, Post-it bizitzak liburuko lau toki deseroso bisitatu ditugu. Izan ere, liburuaren hitzaurrean Idurre Eskisabelek dioenez, Arrazoi dute gizon jakintsuek diotenean bidaiatzeak buru-bihotzak zabaltzen dituela (…). Ez nabil, ordea, New Yorkera bidaiatzeaz […]

Heldu gara gure irratsaioaren bukaerara. Igandetik larunbatera egunero-egunero izan gara hemen Aste Nagusiaren jarraipena jai-eremutik bertatik egiten. Hainbat gonbidatu, elkarrizketa, erreportaje eta zuzeneko konexio izan ditugu eta webgune honetan entzun ditzakezu orain horietako asko.  Denetarik izan dugu eta denetariko gorabeherak, bideoan ikusi ahal izango duzuenez. Datorren urtean espero dugu berriro […]