Egun edo aste batzuk daramatzate batzuek: Aste Santua, Pazkoko Astea, eta orain S. Prudentzio eta Maiatzaren lehena. Jon Sanchez S. Prudentzio jaiarekin hasi da gaur; gero, PP eta Gasteizko bozkalekuak, azken Polizia operazioa, Alea aldizkari berria, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Aste, Haste edo Ahazte Santuko atsedenaren ostean, indarberriturik itzuli gara gizakia aldian-aldian akuilatzen duten galdera potoloei ekiteko. Ez gara ausartu unibertsoan zein den gure tokia galdetzera, unibertsoa nahiko infinitua izanik, apur bat ikaratzen gintuelako. Hortaz, ikertze eremua zertxobait mugaturik, arnasa sakon hartu eta galde egin diogu geure buruari zein ote […]
Ezaguna da Barakaldon urarekin duten gatazka. Pasa den astean, Barakaldoko udalak Oiolarekin deskonektatzea erabaki zuen, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, AEKko Igor Elorduiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Pedro Elias Igartuak programa osoa eman du Kherau taldeko Ibon eta Alexekin. Bertan, taldearen bigarren CDa “Aukhera” entzun dute. Horrez gain, folk musikari buruz hitz egin dute hirurek. DESKARGATU HEMEN
Duela aste pare bat, Bizkaiko Foru Aldundiak zaborren %50 birziklatzen dituztela esan zuten. Ekologistak Martxanek eskatuta, EHUko Gorka Bueno irakasleak ikerketa sakona egin du horren inguruan: Bizkaiak %36´5 baino ez du birziklatzen, Josu Larrinagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Kafe Antzokian egon ziren anai matxinatuak euren “Basque Times Riddim” ekimena aurkezten eta anaietako batekin egon ginen, Unaiekin. Elkarrizketa aitzaki, euren musika entzun dugu, batez ere euren azken lana, aurkezten egon ziren ekimenaren izen berekoa eta serie bateko lehen atala: “Basque Time Riddim”, hamar pulgadetako biniloa. Bigarren ordu erdian […]
… eta Pantxo Irigaraik eskaini dizkigu gutiziak! Ihintza Otxandabaratz eta Julen Muxika euskal militanteen berriekin batera Kostaldetik PSF-ko diputatu den Silvianne Alo-ren kexuak ere aipagai dituzu gaurkoan, entzule.Arrangurak baita ere Urruñako euskaldunen aldetik bertako alkate denaren jarrerarengatik eta azkenik aurtengo “Nafarroaren Eguna”ren kari, zenbait berri pozgarri. DESKARGATU HEMEN
JOLAS Zerrenda: 1. CUARTETO GOLDEN GATE Mene Mene Tekel 2. HORACE SILVER Señor Blues 3. PETE RODRIGUEZ La Locura 4. TITO PUENTE Cuatro Batir Mambo 5. PETE RODRIGUEZ Soy El Rey 6. TITO PUENTE El Rey Del Timbal 7. PETE RODRIGUEZ Y 3 1 8 . TITO PUENTE Mambo Suavecito […]
Egun hauetan ere, programazioa ez da gelditzen. Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek aste honetakoak komentatu ditu: Jon Arretxe, Lagun artean kantari, Mambo Jambo, Sex Museum, Stereorocks… Datorren astean, besteak beste, Leiva, Mursego edo “St. Jordi ospatzen” Els Catarres eta Gatibu taldeekin. DESKARGATU HEMEN
