XEREZADE:Gizonarentzat egin ote zen mundua? Mark twain.

Aste, Haste edo Ahazte Santuko atsedenaren ostean, indarberriturik itzuli gara gizakia aldian-aldian akuilatzen duten galdera potoloei ekiteko. Ez gara ausartu unibertsoan zein den gure tokia galdetzera, unibertsoa nahiko infinitua izanik, apur bat ikaratzen gintuelako. Hortaz, ikertze eremua zertxobait mugaturik, arnasa sakon hartu eta galde egin diogu geure buruari zein ote den gure lekua munduan, globoan, pilota urdinean. Eta isilune zuhur baten ostean gure baitatik erantzunik ez zetorrela ikusita, artxiboan begiratu dugu, eta hortxe aurkitu, kontentuz beterik, Mark Twainek bere buruari antzeko itauna jarri zionekoa: «Gizonarentzat egin ote zen mundua?».
Beraz, di-da batean pamela eta sarezko eskularru zuriak jantzita, lurrun ibaiontzira igo gara, eta pilotu irribarretsu haren ondoan jesarri, brisara leunak azala kilikatzen zigula, haren gogoetak eta ondorioak entzuteko.

Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Mark Twain eta «Gizonarentzat egin ote zen mundua?».

Itzultzailea: Ana I. Morales

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Prest aldizkaria (146. zenbakia)

ar. Api 29 , 2014
Apirilari dagokiona, eta azalean Irantzu Zarandona, “El Conquis”-eko partaidea. Erreportajean “Gazteentzako Lonjak” jorratu dituzte, eta Artikuluan “Zorrotzaurreko Plana”. Horiekin batera, Lur Malleak ohiko atalak komentatu ditu: Gurera etorriak, Behin batean, Inkesta, Barku bete berba…  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak