Duela hiru urte finantza sistemak sortutako krisia gero eta gogorragoa da. Greziako egoera aztertzen hasi da Luis Guridi, euroarenarekin jarraitzeko. Gurean, egoera gero eta korapilatsuagoa da eta gainera aterabiderik ez da ikusten: Luisek esan duen bezala “krisia sistemakoa da, oso sakona”. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Hamabostean behin, Topaguneko Joxe Rojasek arlo horretan agertzen diren berriak kontatzen dizkigu. Gaur, hasteko, datorren larunbateko manifestazioak aipatu ditu, munduko hainbat tokitan (Bilbon ere) suminduek konbokatu dituztenak. Gero, Antxeta Irratiak martxan jarritako Uhinbak egitasmoaz hitz egin du eta bukatzeko beste aplikazio bat: ele2tor izenekoa. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
“Espainia: inposaketa eta hodamendia. Independentzia !”” lelopean, martxa bat antolatu du Independentistak Sareak. Inposaketaz eta ekonomia hondamendiaz hitz egin digu Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareako kideak. Durangon ere Independentziaren aldeko ekitaldia egingo dute asteazken honetan. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Gaurkoan bi gai horiek jorratu ditu Patxi Gaztelumendik. Berangoko Kukullaga baserria ez dute desjabetuko, lortutako akordioari esker. Bestalde, Patxik Kukutzaren azken mobilizazioa, elkartasuna eta egoera izan ditu mintzagai. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
ENHE-ko kide eta abokatu den Iokin Txakartegi izan dugu gurekin. Kukullaga Goikoa izeneko baserriaren inguruko afera, bere hasieratik , azaldu digu. Lege kontuek zer-nolako bidea hartu duten heldu diren punturaino heltzeko. Une honetan, irteera negoziatua lortzeko mementoan daudela azpimarratu digu. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Piperpolis beti bezala hegan bueltatu da, oraingo honetan zinea, literatura eta antzerkiaren hodeien artean. Saioko lehenengo gonbidatua Josean Bengoetxea aktore gipuzkoarra izan da. “Urte berri on, amona!” filmeko protagonista dugu. Telmo Esnalen bakarko lehenengo luzemetraia komedia beltza, drama eta suspense artean dabil. Letrak Leire Bilbaorekin jorratu ditugu. Ondarrutar idazleak […]
Irailari dagokiona eta azalean EAJko zinegotzi Nekane Alonso: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportaje batean Sumendi elkartea izan dute aztergai; Hurre Hurretik atalean, aldiz, Francisco Garcia Batan, amiantoak kutsatuta. Otxarkoagako 50. urteurrena, “Bidaiarien Txokoa ” Jardunaldiak, Berbalaguna egitasmoa eta klasikoak ere (Inkesta esaterako) jorratu ditu Lur Mallea Berton aldizkariko zuzendariak. […]
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin. Kukutzaren inguruan gertatutakoak aztertu ditu, kontestualizazio zabal batean: poterea, jaubegoak,hiri kontzepzioa, diskurtso instituzionala… Zinez ideia berritzaile eta mamitsuak Iosuk plazaratu dituenak, sakontasunez beteak. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Aurten bai, aurten jaiak izango dituzte Barakaldoko Bagatza auzoan, ostegunetik igandera arte. Gogoratu azken urteetan mila oztopo gainditu behar izan zituztela jaiak egiteko; iaz, PSEren Udalak udaltzaingoa bidali zuen jaiak bertan behera geratzeko. Aurten zenbait gauza aldatu dira eta jaiak jai giroan burutzea espero da, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko […]
K. Antzokiko kudeatzaile den Mikel Urbeltz izan da gurekin. Urria hasi berri den hilabeteari dagokion programazioa aipatu eta zehaztu digu. Ekintzaz betea dator udazkena. DESKARGATU HEMEN!!!!!
