Azken hilabeteetako munduko ekonomiaren gorabeherak aztertzerakoan krisia agertzen da lehen planoan, eta berarekin batera bere eragin guztiak: langabeziak gora egin du, lan munduan murrizketak eta erreforma atzerakoiak bata bestearen ondoan, etab. Espainiar estatua ere arriskuan dago eta Luis Guridiren ustez Hego Euskal Herrian egoera desberdina da: hola dio zenbait datuk […]

Aste honetan burutu dute aipatu ikastaroa Eibarren, UEUko Udako Ikastaroetan. Ideia bat dugu, baina nola aurkeztu, nori, nondik hasi? Galdera horiei erantzuna eman die Eider Goiburu Psikologian lizentziatua eta berdintasun-agenteak. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org atarian. DESKARGATU HEMEN!!!!

…97. atala eta denboraldi honetako azkena. Artajorra utzi ta potrojorrera goaz! Uda aukeratu dugu gai monografikotzat amaiera emateko denboraldi honi; etorri zaigu uda eta honekin batera eguzkia, jaiak, beroa, txoznak, mendia, hondartza, plazak, musika, gau zoragarriak, lehenengo maitasunak, behe aldeko kantuak… guzti hori gogora dakarten kantak, uda! yihiiii!!! bota atxurre, […]

Merkealdiak uztailaren batean hasiko dira Hegoaldean eta gaurkoan ere horien inguruko hainbat gai interesgarriez hitz egin du Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak. Merkealdiak saldoak edo likidazioak ez direla esaten hasi da, geroxeago epea, salneurriak, etiketak, ordainketak, aldaketak eta itzulpenak, bermea eta tiketa aztertzeko. Bukatzeko, erosketak egiterakoan burua ez galtzeko […]

Aipatu ikastaroa Eibarren aste honetan martxan diren UEUko Udako Ikastaroetan egin dute. Egun, konputagailuen bidez sortutako 3D irudiak edonon azaltzen dira eta gehienetan horrelako irudiak “3D moderatzaile” izeneko programen bidez eraikitzen dira. Moderatzaile komertzial ugari dago merkatuan, baina software libreak ere badu: Blender izenekoa eta arrakastatsua gainera, Aitor Soroa EHUko […]

Ondarroako “Radixu”ko kide Leire Egiguren izan dugu gurekin. Duela 15 bat urte “Bolo-Bolo” herri aldizkariaren alde hasi ziren Zapatu Azule festa egiten: egonkortu den jai egunean milaka lagunek hartzen dute parte; egunak  berezitasun ugari ditu: Tolosa eta Ondarroa artean egiten den Dinamartxa edota Kamiseta Azoka, besteak beste. Larunbata honetan, Ondarroan. […]

Udan gehiago edo errazago ligatzen al da? Galdera horretatik abiatuta Igor Erauzkin sexologoak hainbat ñabardura kontatu digu: hasteko ligatzea zer den, jarraitzeko tenperaturen eta eguzkiaren eragina, errespetua beti erabili behar dugula (ezetz ezetz dela) esan digu, eta finean afera gauzatzeko hurbildu, ezagutu eta gero gerokoak. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!