Saio berezia izan da gaurkoa, ohiko pieza zerrenda entzun ordez, bi soinu sortzaile izan baititugu gurean gonbidatu, zuzenean jotzen. Sortutako arazo batzuk zirela eta, ordu erdi atzeratu dugu saioa(barkamenak 19:00etan entzun nahi izan duzuenoi), baina egin, egin dugu eta, zinez interesgarriak izan dira entzun ditugun zuzeneko bi saioak. Xedh-en […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Zuzeneko musika eduki dugu gaurko Soinugelan, Borja Estankona etorri baitzaigu Bilbo Hiria irratiaren estudioetara. Egia esan, primiziatzat har genezake bisita hau, oraindik grabatzeke dauzkan hiru kantu eskaini baitizkie zuzenean gure entzuleei. Hortaz landa, Arcade Fire kanadar taldea eta jada desagertua den Luna taldearen ondorengo diren Britta Phillips eta Dean Wareham […]
Saioa deskargatzeko HEMEN. Japonen hasi dugu gure saioa. Lagun bat, entzule bat daukagu han. Skype bidezko elkarrizketan hango bizitzaz, mugikorren iraultzaz, blogak, flickr, youtube… izan ditugu hizpide. Gero, gure musikarien nazioarteko ibilbideetaz mintzatu gara. Berri Txarrak, Fermin Muguruza eta Makala. Zarauztarra Berlinera joango dela eta gurean izan da hizketan. Albisteak […]
Gaurkoan, Iñaki Barcena EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kideak hiru gai izan ditu aztergai: hasteko Ostedijk ontzi holandarra Bilboko portuan dagoela deskargatzen; Getxoko Andra Marin 8.400 etxebizitza eraikitzeko plana bertan behera utzi duela EAJk jarraitzeko; eta bukatzeko zenbait talde ekologista eta sindikatuk Eusko Jaurlaritzaren ingurumeneko plan berriari egindako […]
Inoizko programarik laburrena burutu dute gaurkoan Izaskun eta Medius-ek. Futbolean porrota jasan dute euskal ekipoek eta kinka larrian daude. Pilota kontuak ere aipatu ditugu, ohi bezala. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia070305.mp3
Aurten Aita Madinaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzen dugula eta, saio honetan, aurten ere 25 urte betetzten dituen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik, bere bi pieza entzuteko aukera izango dugu: “Concierto Vasco” (lau kitarra eta orkestrarako) eta “Orreaga”. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070302.mp3
Aupa pottozale: gaurkoan Xabi Paya eta Sustrai Colinarekin jarraituko dugu; Kafe Antzokian egin “gure irratia”ren aldeko saioko azken txanpa entzun ahal izango dugu, hots, Joxemi Larrabeitik jarritako puntu eta amaierei erantzuten. “Gu ta gutarrak” Baigorriko Bixentenian eskainitako emanaldiaren zati bati erreparatuko diogu eta azkenik otsailaren hasieretan Txileko Casablancan egindako […]
Arian-arian, laugarren saioa egin dugu dagoeneko, “zarata arraroen” inguruan, ohi bezala. Hona gaurkorako plana: M.A.O.-k(Orain Madrilen den Iñigo Barandiaran Bilbotarraren ezizena) Despues de nunca taldearen “Tong sang precioux” kantari egindako berrirakurketa; Borbetomagus-en saxofoi eta gitarra inprobisazio zaratatsu bat; Mengele Quartet Beratar-Elgoibartarrak(inprobisatzen hauek ere), Sylvain Chauveauren fazeta konkretu-elektronikoa; Eliane Radigueren “Biogenesis”(ezinbestekoa) […]
Herbehereetatik heldutako proiektu batekin ekin dio aste honetako saioari Pedro Elias Igartuak. Hainbat tokitako partaidez osatua dagoen No Blues taldeak zenbait kanta eskaini digu “arabikana” deritzan estiloan, Amerikako bluesa eta arabiar musikaren nahasketa, alegia. Horren ostean, Gotzon Uribek kudeatzen duen Noizpop zigiluak atera dituen azken bi diskoak ezagutzen jardun dugu: […]
Baga Bigarekin plazaratu du estraineko lana The Killministers rock talde psikodelikoak. Bertan izan ditugu gaurkoan, “Night City Breakers” astintzen. Lehenengo atala itxi eta bigarrenari heldu diogu gero. Bihar ekingo die “Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketak” 19. edizioko zuzenekoei. Honetaz profitatuz, lehiaketaren berri eman, biharko partaideak ezagutu (Handicraft eta Baby Blue […]
