Aly Bain eta Phil Cunningham, arrabitari eta akordeoilari bikote famatuaren azken diska dugu gaur gure saioan. Hogei urte elkarrekin jotzen ibili eta gero arrakasta eman dien formula tradizionalarekin jarraitzen dute. Eskoziako doinuak ardatz beste tradizioetako doinuak gehitzen dituzte, irlandarrak, quebec-tarrak, edo hainbat lagunen konposaketak. Aukera paregabe bat beraz, seguruenik […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Gaurko Solasaldian, Josu Larrinagak AHTren inguruko eztabaida izan du hizpide, edo eztabaida eza hobeto esateko. Duela aste gutxi, Gasteizko Legebiltzarrean horren inguruko eztabaida bitxi bat izan zen, bertan hasi eta bertan bukatu zuena. Interesgarriagoa, berandu bada ere, Donostian izandakoa, Roberto Bermejo EHU irakaslearen eta Arantxa Tapia Jaurlaritzako kontseilariaren artean. […]
Sototik irratsaio berriaren lehen saioa emititu dugu gaur, eta estreinatzeko, sei pieza mamitsu: Hasteko, Beñat Axiary(Ahotsa) eta Mixel Etxekoparrek (Txistua eta ahotsa) osatzen duten bikote zuberotarrak 1999an Donostiako Plaza jaialdian grabaturiko inprobisazioa. Francisco Lopez entzun dugu gero, “Untitled 166” piezarekin, madrildar honek soinu intentsitate aldaketekiko duen kontrol izugarria baieztatuz […]
Aste honetako “Soinugela” irratsaioan, Pedro Elías Igartuak usaian erabili ohi duen musika aukera anizkunaz gain, tarte berezi hartu ditu garai eta jite oso ezberdineko bi musikari bikainen ekoizpen musikalak jorratzeko eta haien ibilbidea gaingiroki azaltzeko: bateko, Bonnie Raitt “blues woman” zuri indartsua, eta, besteko, Pedro Juztiz “Peruchín” kubatar pianojole paregabearen […]
Baga.- Arrigorriagako Bidebat taldeak bigarren lan luzea atera berri du Baga Biga Musika Ideiak zigiluarekin, “Mina eta Ezina”. Bertan izan dugu taldekide bat solasean. Biga.- Giant Sand taldeko buru den Howe Gelb (argazkian) harrigarria berriro dugu Euskal Herrian, Zarautzen eta Muskizen kontzertu zirraragarriak eskaintzeko asmoz. Artista berezia dugu arizonarra, beti […]
Gaurko saioan, Sweet Oblivion taldearen lehenbiziko diskoa entzungo dugu, Travelling Brothers leioarrak ere gurean izango dira. Conxita (Pomada) musikariaren azken diskoa eta Galiziatik datorren Sumrrá taldea ere ekarriko ditugu gurera. Skalariak taldeak argitaratu berri duten bildumatik kantu bat ere entzungo dugu. Atzerritik ESG talde berezia bere funk minimalarekin, Lisa […]
Steel Pulse taldekideen gurasoak Jamaikarrak diren arren, Steel Pulse taldea sortu zutenak Birmingham-en jaioak ziren. Reggae talde asko atera dira Ingalaterrako hiri honetatik, baina Steel Pulse da dudarik gabe gehien nabarmendu dena. Washington-go Etxe Zurian Bill Clinton-entzako jotzera heldu den reggae talde bakarra da Steel Pulse, gaurkoan Kingston Hirian […]
Mikel Aranzabal bakarlaria, Artea antzezlana eta Peru Magdalenaren Lile Mikel Aranzabalek lehenengo diskoa eman berri du argitara, ‘Pentsamendu hutsak’ izenburupean, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik atera du, hamabi kanta akustikoekin osatutako diskoa, Piperpolisen entzun gai izan dira. Datorren astelehenean eta asteartean Arriaga antzokian Artea antzezlana taularatuko du Kanpingagas taldeak, Asier […]
28 urte dira jadanik Amadou Bagayoko eta Mariam Doumbia elkartu eta musika egiten hasi zirela bikote moduan. Mariam, ezkontzetan eta jai tradizionaletan kantatuz hazi da, eta Amadouk berri, gaztetandik zorroztu ditu bere hortzak Les Ambassadeurs taldeko gitarrajole moduan, Afrika mendebaldeko banda legendazko eta beroenetako batean. Beraien azken diskak, ‘Dimanche […]
Aupa lagun! Erreala eta Osasuna hain txarto ere ez lortutako berdinketekin, hori komentatu du J.A. Torre- Altonaga “Medius”-ek; Arratiako koroaren Santageda Kantuak ez ei zion onurarik ekarri Atletic-i eta etxean irabazi ezinik jarraitzen du: Izaskun Larrabeitiren esanetan “kanpoan jokatu behar partidoak, puntuak eskuratzeko…”. Beno, kontu gehiago ere bai gure […]
