Saioa deskargatu HEMEN: Aspaldi jarraitzen genuen Karrajua bloga. Baina Korrikaren giro honetan, euskaltegitik atera dugu Benito Fiz sortzailea. Andoni Tolosa ere gurekin izan da. Korrika, euskaltegiak, web 2.0 eta euskararen irakaskuntza… zer ez dugun hizpide izan. Saio berezia izan da, une berezi batean. Korrika Euskal Herri osotik ari den bitartean, […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Xabier Monasteriorekin batera Gabriel Arestiz mintzatu gara, izan ere, “Ipuinak” deituriko liburuan idazle Bilbotarraren ipuin antologia plazaratu berri du. Sei ipuinen moldaketa egin du Xabierrek gaur egungo euskaran. Berrizetik Etxe musikaria etorri da, bere bigarren lana aurkezteko. “Bidea eginez” izenburuko lana kaleratu du Oihuka zigiluarekin. Hamabi kanta batu […]
Gaurkoan, Josu Larrinagak pasa den denboralearen eraginak izan ditu aztergai: betiko moduan, errepide asko eta autobideak itxita egon dira, horrek lantokietan eta ikastetxeetan izan dituen eraginekin; bestetik, Iberdrolaren 4.500 bezero argindarrik gabe izan dira. Halaber, denboralearen ondorioz uholdeak izan dira Nafarroan eta Araban, eta orain, derrigorrez, urtegi handiek uhateak […]
Francisco Madinari bere jaiotzaren 100 urteurrena den honetan eskaini diogun bigarren saioa entzuteko aukera izango duzue. Bertan bere lau lan izango dituzue entzungai: “Euskal Rapsodia”; “Arpa eta harizko orkestrarako Euskal Kontzertinoa “; “Euskal haurren obertura” eta azkenik “Dantza”. Guzti hau Euskadiko Orkestraren eskutik. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070323.mp3
Bertako Nikola Euskaltegiak antolatuta martxoaren 17an burutu zuten ekitaldi berezi hori Bizkaiko Uribe Kostan, Sopelan hain zuzen. Partehartzea eta giroa inoiz baino handiagoa lortu dute aurtengo edizioan eta, urtero bezala, giro ezin hobea sortu zen egun osoan. Ondo pasatzeaz gain, euskarazko esaera zaharrak berreskuratu, ikasi eta eguneroko jardunean erabiltzea helburu […]
Atanas akerstrarekin hasi gara, rockaren sustraietara jotzen duen azkoitiarra bera, eta Akauzazte talde ezaguneko gitarra. Atzerrian bertan baino ezagunagoa den baxe nafartar batekin jarraitu dugu gero: Beñat Axiary, beste bi lagunekin inprobisazioan: Doneda(Saxofoia) eta Sawal(Kotos-a, instrumento tradizional japoniarra). Ahotsa(batez ere) lantzen duen Diamanda Galas etorri da gero, “Panoptikon” piezarekin(Maiatzaren 4an […]
Saio polita eta bariatua eskaini digu Pedro Elias Igartuak aste honetan. Lehenbizi, Kanadako Arcade Fire taldearen Neon Bible (Neonezko Biblia) diskoa gogoratzen hasi gara. Oroimenarekin segituz, jarraian iaz zendu zen Nikky Sudden musikari ingelesa gogoratu dugu, berriketan hil ondoko diskoa agertu baita, The Truth Doesn´t Matter (Egiak ez du axolarik), […]
Gaurko saioan, besteak beste, Gose ekarriko dugu EUTSI! filmaren abestia nagusiarekin, Karidadeko Benta, beren azken diskoa (San Quirico) aurkezten ari direlako, Sagarroi, hauek ere disko berria dakarkigutelako (Baleike). Atzerritik, izen ezagunak, Eels, Richmond Fontaine, Tom Waits eta hain ezaguna ez den Arthur H. Nahi gabean ekialdeko aireak dituen saioa atera […]
Iparraldeko Euskal Irratiek ekoiztutako irratsio horretan, Patxi Gallego (argazkian) komikigilearekin egindako elkarrizketa eskaintzen zaigu. Patxi Gallegok bi liburu kaleratu ditu arrakasta handiarekin. Iñaki Etxeleku berarekin izan da Donostian bazkaltzen. Saioa deskargatu HEMEN. Entzun: [audio:https://www.bilbohiria.com/ftp/hinki%20hanka%202007/Hinki%20Hanka,%2007%2003%2013.mp3
Saioa deskargatzeko HEMEN: Irak inbaditzen hasi zirela lau urte dira. Gaur bezalako egun baten. 2003ko martxoan. Hilabete lehenago Egunkaria itxi ziguten, eta itsasoa beltzez jantzi zuten, agintari berdinek. Orduko errepasoa egin dugu, garaiko testuak eta iragarpenak gurera ekarrita. Gogoeta eginez. Irak, nazioarteko egoera, Internet eta G8 gailurra gero. Denak izan […]
