Gaurkoan, Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoak ura izan du aztergai, kontuan hartuta pairatzen ari garen lehortea. Larrinagak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa aztertu du alde batetik eta, bestetik, uraren inguruan ditugun kultura eta ohiturak. Solasaldia DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/josularrinaga070115.mp3

    Gaurko POTTO emanaldian Abenduaren 16an jokatutako Bizkaiko finalari erreparatu diogu. Zortzi bertsolarien agurrak, eta ondoren bikoteka egindako zortziko handiko eta txikiko saioak entzuteko aukera ukanen dugu. Agendari ere erreparatu diogu. Goza ezazue zenbait bertso hunkigarriez!!!. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto070112.mp3

    Urteari hasiera emateko, hiru zatitan banatu dugu saioa. Lehenengoan, James Brown zenari eta urtarrilaren 8an 60 urte bete dituen David Bowieri omenaldia. Saioa bukatzeko, zuzeneko iradokizunak: Ostiral honetan, Detroitetik The Mugg eta The Paybacks taldeak Bilboko Kafe Antzokian eta Jim Morrisonen The Doors taldeko kideek osatu talde berria Donostian, […]

    Gaurko saioan, joan den urteak utzi dizkigun zenbait nobedade entzuteko aukera izango dugu: Betagarriren azken diskoa (Hamaika gara), Bide Ertzean taldeak egindako Non Dira diskoa eta Nomada Tx-en azkena. Suediatik El perro del Mar proiektua (irudian), Danielson-en musika edo Lambchop entzungo ditugu, besteak beste. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla070110.mp3

    Gaurkoan, Iñaki Barzenak etxebizitzen arazoa izan du aztergai baita horri lotuta dauden zenbait arazo ere. Bilboko Zorrotzaurren hasi eta mundu mailan gure bizimoduak sortzen dituen hainbat arazoren berri ekarri digu EHUko irakasle eta Ekologista Martxan taldeko kide horrek. Solasaldi deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena070108.mp3

Logela multimediaren lehenengo proiektu musikala Mokaua du izena. Hamaika abesti bildu dituzte cd batean eta DVDan logela multimediak azken urteetan egin dituen lan aipagarrienak, break on stage break dance lehiaketarako egin diren bideoak, motoi grafitiak, zuzenekoak eta sormen esperimentalak biltzen dira.Logelaren proiektu berria ezagutzeko Ander Garaizabal izan da gurean. Kirmen […]

    2007ko lehen emanaldi honetan eta Izaskun lagunaren faltan Ekaitz, “Medius” eta “Apolo” elkartu gara. Euskal ekipoek Espainako ligan daramaten ibilbidea aztertu eta eskuz binakako txapelketaren hasiera komentatu dugu. Hemen dituzue gure iritziak: DESKARGATU. Urte berri on!. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia070108.mp3

    Jamaikan 1967an beste roots reggae talde bikain bat jaio zen: The Gladiators. Orain dela oso gutxi Bilbon izan ditugu zuzenenan jotzen, baina ordutik hona hainbeste urte pasa dira, The Gladiators-en ere zenbait aldaketa egon direla. Gaurko saioan, The Gladiators taldearen discografiaren zati handi bat errepasatuko dugu, Alberth Griffiths-en taldea, […]

    Saioa deskargatu HEMEN. 69 jarrera bat da, postura bat, zenbaki bat, amets bat, desio bat. Guk gure 69. saioa egin dugu, eta sexua izan dugu hizpide. Sexua ahotan. Gaztetxuloko Alberto Irazu elkarrizketatu eta poemak irakurri ditugu. Sexua pornografia blogetan, euskararen koñotazio sexualak entzun… entzun. Musika ere sex sexua eta […]