Kolpez kolpe, bertsoz bertso…jardun dute Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Alde batetik Enkarterrietako finaleko zenbait ale eta bestetik Gernikako Bizkaiko Eskolarteko finalaren laginak ere ekarri dizkigute gaurkoan; artean, jakina, informazio zenbait, agenda etab. Murgil eta goza bertsoarekin!  DESKARGATU HEMEN

…hegaka… ibili dira Iosu, Erlantz eta Apolo; alde batetik I. Elortzak eta A.Arzallusek Bilboko K. Antzokian egin zuten azken bertso bazkaritik hainbat pasarte gureganatuz, eta bestetik iragan ostiralean Santutxun O. Bartrak, A. Egañak eta A. Estiballesek bideratutako bertso-jiratik laginen bat entzungai jarriz. Halaber, ohi bezala, zenbait informazio eta agenda hurbila […]

… zatoz Iosu, Apolo eta Erlantzekin eta goza ezazu gure sortzaileekin: gaurkoan A. Arzallusek eta I. Elortzak joan den zapatuan Bilboko K. Antzokian egin bazkarian kantatutako zenbait ale dakarzkizuegu esklusiban, eta jokatutako Uribe-Kostako finalari ere erreparatu diogu. Gure inguruko agenda ere entzungai duzu, entzule. Biba bertsoa!  DESKARGATU HEMEN

Bai bertsozale, bai! Gozatu, gure oinarrizko bertsolariekin ere goza daitekeela frogatu digute berriz ere Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Gaurkoan Hego Uribeko buruz buruko finalera eraman gaituzte hasieran, eta ondoren Arratiara… Gainontzeko informazioarekin batera, asteburuari dagokion agenda hurbila ere entzungai duzu. Goza dezagun gure artistekin!  DESKARGATU HEMEN

… aurrera segitzen dute, eskualde bakoitza bere erritmoan, jakina; horren inguruko informazioa dakarkigute Iosu, Erlantz eta Apolok gaurko emanaldira. Batez ere hilaren 3an Bilboko Hika Ateneoan jokatutako Hego-Uribeko finalari erreparatu diote egun. Bertan bildutako sei artistek egindako lan txukuna entzungai duzu bertsozale; eta horrekin batera, ohi bezala, gainontzeko zenbait informazio […]

… izenburu bitxia lirudike bertsogintzari buruzko programa batentzat, baina erreala da; K. Antzokian egon berri dira ikuskizuna burutu duten bertsolari eta musikariak, beraz gaurko Potton bertso musikatu horiei erreparatu diegu Iosu, Erlantz eta Apolok. Egitasmo gustogarriaz gain, ohiko agenda ere izango duzu gaurkoan, entzule. Segi gurekin gozatzen, ez baitzaizu damutuko! […]

Bertsoa ardatz eta gurpil duen gurdian ibili dira Iosu, Erlantz eta Apolo; alde batetik Bilboko K. Antzokian jokatu den 22. BBK Sariketaren finaletik zenbait ale eta protagonistekin egin elkarrizketak; bestetik, Deustun martxoaren 20an bizi izan zuten saiotik ere bizpahiru pieza umoretsu entzungai dituzue. Bestelako informazioek eta agendak burutzen dute aste […]

Deustuko txosnagunera elkartu zituen martxoaren 20an Arkaitz Estiballesek Alaia Martin, A. Egaña, I. Elortza eta Ion Maia. Saioan zehar bildutako zenbait pasarte serio zein umoretsu ekarri dituzte gaurko Pottora Erlantzek, Iosuk eta Apolok. Bertsoaren magia nagusi berriro ere; tartean zenbait iritzi eta informazio ere aurkituko duzu entzule. Para itzazu belarriak […]