… bitartez jarraipen zehatza egin dio Nafarroako Bertsolari Txapelketari, Apolo Elizondora hurbildu… eta Iosuk, zer? Bada, zoratu egin gaitu, sarritan bezala! Beno, gaurkoan Nafarroako txapelketako finalari erreparatu diogu, eta zenbait ale dakarzkizuegu guztion belarrien gozatzeko. Zorionak Julio! Eta biba zuek, gainontzeko zazpi zezenzko, Nafarroako bertsolaritza goi mailan jarri duzuelako! Ah!, […]

ederrek ere ez ziguketen Arabako Txapelketako finalistek utzi diguten baino aho-zapore hobeagorik emango! “Zazpigarren alaba” izaten segitu behar ete du bada, autrigoien lurraldeak? Entzun itzazue Iosuk, Erlantzek eta Apolok aukeratutako ale ederrak eta esango diguzue… BBK lehiaketa edota Nafarroako Txapelketaren finalari buruzko informazioa ere bertan aurki dezakezue. Jakina, ez dugu […]

…baina Iosu, Erlantz eta Apolo lasai, etengabe hori bai, bertsoekin gozatzen! Gaurko lehen hitz- neurtu musikatuak Nafarroako Txapelketako azken finalaurretik datozkigu, Burlatatik alegia. Ondokoak, Arabako hiriburuan “Gora Gasteiz” lelopean egin saio eder batetik. Halaber, aurtengo BBK sariketaren inguruko azken notiziak eta astebururako agendak ere lekutxoa dute gaurko POTTO emanaldian. Biba […]

Bai lagunok, Iosu Zabala mintzatu baita gure programan!!! Tamalez, zendu berri den Pedro Orue otxandiar bertsolari bereziari buruz izan da… Tira! Nafarroako txapelketaren barna Berriozar eta Lesakan jokatu fianalaurreko saioetatik zenbait ale, eta Arabako Langraitzen izan berri den azken fianalerdiko saiotik beste horrenbeste entzungai duzu gaurko Potto emanaldian. Agendari ere […]

… prest Arabako Txapelketaren harira Zigoitian jokatutako azken aurreko final erdiko saioan parte hartu zuten bertsolariak! Gaurko POTTO emanaldian, ariketa ezberdin komentatuak entzuteko aukera daukazu entzule. Jakina: agenda eta bestelako zenbait berezitasunei ere erreparatu diete Erlantzek, Iosuk eta Apolok. Biba bertsoa! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150304potto.mp3  Deskargatu hemen

…oheratu aurretik leihora agertzen denean? Zergatik gorri dakizkioke masailak? Zer dakar kuadrillako guapoena izateak? Jarri ditugu inoiz geure buruak horrelako egoera batean? Erantzunak, Lizarran, Lakuntzan edota Aramaion jokatutako Nafarroa zein Arabako Txapelketetako saioetatik datozkigu. Goza dezagun bada, Erlantz, Iosu eta Apolorekin batera POTTO emanaldiak eskaintzen digun aukera ederrarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150225potto.mp3  Deskargatu […]

… dago bertsoa!! Abian diren Nafarroa eta Arabako txapelketetatik zenbait ale interesgarri hurbildu dizkigute Iosuk, Erlantzek eta Apolok; halaber, hil berri den “Okelar”en pasadizoekin batera “Potojorran” bertso eskolako kideek Bilboko Inauterien harira kantatutako koplak ere entzungai dituzu entzule. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150211potto.mp3 Deskargatu hemen

…urtarrilaren 18an Zeanin egin emanaldiarekin egingo duzu topo, bertsozale; bertako saiorik umoretsuenak ekarri dizkigute gaurkoan Erlantzek, Iosuk eta Apolok. Ez dira falta abian den Arabako Txapelketaren edota hilaren 31an egingo den Bertso Egunaren aipamenak. Bertso munduaren agenda ere bertan aurkituko duzu. Biba gure sortzaileak! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150128potto.mp3  Deskargatu hemen  

sasoietako saioetan murgildu dira Iosu, Erlantz eta Apolo. Getariatik Legutiora eta handik Oñatira; sortzaile ugariren ahotsak ere entzungai: B. Gaztelumendi, M. Lujanbio, U. Alberdi, A. Mendiluze, A. Arzallus,J. Soto, I. Elortza, S. Lizaso, A. Egaña, A. Gotia… Hastear dagoen Arabako Txapelketari edota atejoka dagoen Bertsozale Egunari buruzko informazioa ere bertan […]