Hasteko, Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak Herrirak Usurbilen antolatutako Preso eta Iheslarien aldeko eguneko bertso-ale batzuk jarri dizkigute. Gero, Gasteizko Gaztetxearen 25. urteurrena dela eta izandako bertso-saioa entzun dugu. Bukatzeko, Berriak eta Agenda. DESKARGATU HEMEN

Gaurkoan Aramaion jokatutako Arabako txapelketaren bigarren finalaurrekoa aipatu dugu. Horrekin batera, Billabonan zein Mungian izandako bertso-saioak entzun (zati batzuk) eta komentatu egin ditugu. Ohi bezala, Agurtzane Rementeria eta Erlantz Ibargurengoitia mikrofonoetan, Josu Zabala kontrolean. DESKARGATU HEMEN