SOINUGELA: Nitty Gritty Dirt Band, Jason Isbell, Chris Robinson, Guda Dantza

Quentin Tarantinoren Reservoir Dogs-en belarriko eszena ospetsuan entzun genezakeen abestia gaurko urrezko kantua dugu, Stuck in the Middle with you, Joe Egan eta Gerry Raffertyk osatu zuten Stealers Wheel bikotea grabatu zuten 1972an. Eurek egindako beste kantu bat ere entzun dugu, Star izenekoa hain zuzen.

Uribe Kostako Guda Dantza taldeak hirugarren lana kaleratu berri du, Argibideak izenpean. Ska esparruko talde honek euskaraz zein gaztelaniaz egiten ditu kantak. Entzun ditugunak: Gezurren balak (Sorkunekin) eta Garun antzuen festa.

2007. urtera arte Jason Isbell Drive-By Truckers taldekoa izan zen. Alabamako gizon honek hortik aurrera estudioko sei lan argitaratu ditu. Azkenengoa, Nashville Sound, pasa den udazkenean plazaratu zuen eta guk disko horretatik hiru kantu aukeratu ditugu: Last of my kind, Tupelo eta If We Were Vampires.

Black Crowes-en taldekide ohi Chris Robinsonek, The Chris Robinson Brotherhood taldea osatu zuen eta CRB talde honek (iragan hilean Kafe Antzokian betekada lortu zuen) 10 grabazio ditu. Barefoot in the head da azkenekoa, eta hortik kantu batzuk entzun ditugu: Behold The Seer, Blonde Light of morning eta High is not the Top.

Nitty Gritty Dirt Band taldeak 1972an grabatu zuen Nashvillen Will the Circle be Unbroken lehenengo atala, non aintzinako country izarrekin egin zituzten abesti gogoangarriak. Hortik aurrera beste hiru grabazio egin zituzten: 1985ean, 2002an eta, azkenik, 2016an, 44 urte beranduago. Guk lan honetatik hartu ditugu kantuok: Dark As A Dungeon (Merle Travis), Tennessee Stud (Doc Watson), I Saw The Light (Roy Acuff), Earl’s Breakdown (Earl Scruggs), Will The Circle Be Unbroken, Grandpa Was A Carpenter (John Prine), Sittin’ on Top of The World (Jimmy Martin), One Step Over The Line (John Hiatt), Mamma’s Opry (Iris Dement) eta Irene Goodnight (Willie Nelson + Tom Petty).

Deskargatu hemen.

 

https://www.youtube.com/watch?v=DohRa9lsx0Q

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Balkrishna Doshi arkitekto Indiarrak jaso du Pritziker saria

al. Api 9 , 2018
Martxoan 2018ko Arkitekturako Pritzker Saria publikoa egin da: Balkrishna Doshi, 90 urteko arkitekto indiarra. Pritzker saria, literaturan bezala, Nobel sari bat da arkitektura munduan. 1979.urtean hasi ziren sari hauek banatzen arkitektura egiteko eta pentsatzeko modu zehatz bat balioztatzen du, garaian garaiko balore batzuk balioan jarriaz. Ameriketatik datorkigun saria da. Sarietan […]

Honekin lotuak