SOINUGELA: Joxan Artze, Nirvana, Shongoy Blues, Iggy Pop

Duela 27 urte Nirvanak (Cobain, Novoselic eta Grohl) gure gaurko urrezko abestia grabatu zuen: It Smells Like Teen Spirit. Kantu honek, Nevermind diskoan ziren beste abestiekin batera, bide berria zabaldu zion rockari.

Joxan Artze musikari eta olerkari usurbildarra iragan astean zendu zen. Ez dok amairu taldearen partaide izanik, txalaparta jotzen zuen eta testu ederrak ere prestatu zituen, batez ere Mikel Laboaren hainbeste kantutarako. Xabier Monasterioren laguntzarekin, haren lana aztertu dugu, guztira bederatzi kantu entzunda: Gure bazterrak, Martxa baten lehen notak, Zaude lasai, Gure bazterrak, Baztan, Zilbor hesteak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai.

Maliko Timbuktu hiriko musikari batzuk Bamakon erbesteratu zirenean (Tuareg-en guda zibilaren ondorioz) Shonghoy Blues taldea sortu zuten. 2015ean grabatu zuten lehen aldiz eta pasa den urtean Résistance euren bigarren lana . Basamortuko bluesa da euren eremua eta oso sonoritate kementsua lortzen dute. Entzun ditugun kantuak: Bamako, Sahara (Iggy Pop-ekin), Mali Nord (Elf Kid-ekin) eta Dabari.

Iggy Popen The Many Faces of Iggy Pop CD hirukoitzetik atera ditugu kanta batzuk. Bilduma berria dugu, non Iggyk egundaino kaleratu barik zituen grabaketa zaharrak batu dituen. China Girl, Cry for Love, Love Transfussion, Lust for Life, Why Was I Born.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=6t1dtoKw8ek

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POEMA BAT KANTATU DIZUT: Kodea (Miren Agur Meabe / D'Capricho)

al. Urt 22 , 2018
Egunero menosten diguten kulturak bere proposamenen berri zabaltzeko dituen ezintasunen lagina da Andrazkubak diskoa. Euskalduntze bidean ahalegin eskergan ari diren Danieuris Moya Avila eta Daniellis Moya Avila ahizpa kubatarrek, zer eta hamar kantako disko oso bat argitaratu zuten hiru euskal emakume sortzaileren poemak musikatuta. Oker egongo gara, ohitura dugunez, eta […]

Honekin lotuak