Aste honetako Soinugelari izenbururen bat jarri behar eta horixe jartzea erabaki dugu, Pedro Elias Igartuak zer-nolako musika hautatu duen ikusirik. Lehengo musikarien artean Emmylou Harris, Bob Dylan eta Solomon Burke aipatuko ditugu, “All I Intented To Be”, “Tell Tale Signs” eta “Like A Fire” izeneko diskoak ekarri zizkigutenak, besteak beste. […]
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Monografiko zinez bitxia prestatu digu Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugelarako: deitura euskalduna –eta, hortaz, jatorri euskalduna– duten kubatar musikarien lanak ekarri dizkigu. Gauzak horrela, Sindo Garay, Eliades Ochoa, Ernesto Lecuona, Omara Portuondo eta Kelvis Ochoaren musika beste behin gogoratzeko aukera izan dugu. Horrezaz gain, beste atal handi batean hainbat […]
Duela hile batzuk Garzonen ekimenak ilusioa (eta zalantza) sortu bazuen ere, epaile mediatikoak alde egin du lana bukatu gabe. Martxelo Alvarez Ahaztuak taldeko kideak kontatu duenez, haiek lanean jarraituko dute gizartean baitute aliatu nagusia 36ko gerraren biktimei zor zaiena lortzeko. Martxelok azpimarratu du Garzonen ekimenaren bitartez lehenbizikoz jarri dela auzitan […]
G-20 deritzon taldeak burutu berri duen bileraren berri ekarri du Iosu Larrinaga lagunak gaurko solasaldira eta halaber, asteburuan Bilbon horren harira egin diren protestaldien kronika.Horrekin batera eta asteburuan baita ere, Bilbon izan diren Zientzia Politikoen jardunaldi Kritikoen berri eman digu. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Miriam Makebaren heriotzaren berri jakin bezain laster, saio berezia eta bikaina prestu digu Pedro Elias Igartuak Hego Afrikako emakume kantari garrantzitsu honi buruz. Kantuen artean, bere biografiako hainbat datu tartekatuz, Miriam Makebaren ibilbide musikala zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izan dugu: hasierako urteak Hego Afrikan, Londresko aldia, Estatu Batuetako egonaldia, Ginea Konakrira […]
Halaxe da, lagunok: Chiwoniso, Zimbabweko kantari ospetsua, bisitari etorri zaigu aste honetako Soinugelara, Bilbon, hilaren 25ean, Zentsuraren aurkako Jaialdiaren barruan kontzertua eman behar duela eta. Hori jakinda, Pedro Elias Igartuak sekulako monografiko ederra prestatu du Zimbabweko musikaz. Esan beharra dago Chiwoniso bera ere zur eta lur geratu dela Pedrok Zimbabweko […]
Rock munduko hiru musikari klasikok eman diote hasiera aste honetako Soinugelari: Ike Turnerren 50eko grabazioak izan ditugu lehenbizi, gero Slim Harporen musika bikaina gogoratu dugu eta Harmonica Frank musikari xelebre bezain ona ere gogoratu dugu. Horren ostean, Mojo aldizkariak bere azken alean “Rebel Music” izenburupean iraultza eta matxinadarako kantuekin osatu […]
Musika ezin ederragoarekin ekin diogu gaurko Soinugelari. Peter Gabrielek sortu eta kudeaturiko “Recording Weeks” proiektutik AEBetako Holmes Brothers etorri zaizkigu hasieran, Txekiatik Marta Sebestian eta saamien herritik Mary Boine kantari paregabea. Eva Cassidy eta Señor Mostazaren azken lanak ezagutzen hasi gara, eta, bitxikeria gisa, duela zenbait urtetako umeen artean arras […]
Azkenean ere lantalde osoa bildu gara gaurkoan, Pedro Elias Igartuaren esanetara. Kemen eta adorez beterik ekin diogu lanari berriro. Jazz giroan murgildu gara hasieran 3000 Hombres izeneko taldearekin; handik Galiziara egin dugu jauzi Xose Manuel Budiñok 2007ak argitara emandako “Homes” diskoa ezagutzen hasteko. Geroago, Mongoliako doinuak ekarri dizkigu Hanggai folk […]
Ohi denez, Soinugela irratsaioak bi zatitan egin du Pedro Elias Igartuak, bakoitzari ordu betea emanez. Hasteko zenbait nobedade aurkeztu dizkigu Pedrok: Xose Manuel Budiñoren “Ome” (gizona) disko berria, Ry Cooderren “I, Flathead” izenekoa, 5 kontinenteetako goimailako perkusiolari handi batzuen”Masters of Percusion” , Big Blue Ball (orain 10 urte Womad musikaldian […]
