Oraingoan ere zenbait proposamen eta gomendio Iosu eta Apoloren eskutik: Araba-Burgos inguruetara jo dugu, Batxikabo-ra, A. Iturritzarekin batera; A. Zabaleta sukaldari zegamarrak “oilasko bular-beteak” nola prestatu azaldu digu; gure CD-DVDak aldiz Trebiñuko Argantzon ikastolara eraman gaitu Bonbereneakoek Pirritx, Porrotx eta Marimotsekin batera aipatu ikastolaren aldeko lan ederra burutu baitute; iganderako […]

Proposamenez beterik dator gure saioa: Arratia aldera jo dezakegu eta Lapur erreka bisitatatu, sukaldean Ajoarrieroa nafar erara prestatu edota Igerabide adunarraren azken musika lanarekin gozatu; halaber, zergatik ez bat egin 25 urte bete duen Durangoko Berbarokoekin larunbatean egunean zehar eta igandean Ondarruko Antxoa Egunean murgildu? Aukera gehiago ere aurkituko duzu […]

bada oraindik zalantzatan bazaude, jarri belarriak erne: Urduñatik gora egin daitekeen mendi ibilbide batekin batera, “haragi- mousakka” zelan prestatu ikas dezakegu  “Kasbhad” taldekideen musika martxosoa entzuten dugun bitartean; halaber, zenbait gomendio berezi aurkituko dituzu gurean, hala-nola jaietan murgiltzeko proposamenak, museoren bat doan bisitatzeko edota Leioako Umore Azokan murgiltzeko. Eta gehiago, […]

Proposamen batzuk ditugu horretarako: mendi buelta bat, errezeta bat, Kherau taldea, Bilboko Auzotarroken ekitaldia, Orgasmoen Alu Santuaren prozesioa, agenda.. Gehiago behar duzu?  DESKARGATU HEMEN OSTIRAL  DESKARGATU HEMEN LARUNBATA