Urak bere bidera itzulita berriro elkartu dira Iosu, Apolo, Agus eta Agur; Orhi-ko txoriari jarraituz Zaraitzun barna murgilarazi gaituzte eta kroketa ederrak egiteko errezeta eskaini…Musika aholkuak “Vendetta” taldekoen azken diskara eramango gaitu eta asteburuari erreparatuz, hilak 17 eta 18an Itzaltzun biziko de aurtengo “Gartxot Eguna”ren harira igarotzeko gomendioa luzatu digute; […]

Agur eta Agusen faltan, Iosuk eta Apolok Karrantzako haranean barna murgiltzeko aukera aurkeztu digute; bestalde, zerba eta barazki krema gozoa nola egin entzun dezakegu eta halaber Korrontzi taldekoek Bilboko Orkrestra Sinfonikoarekin egin azken lanaren berri eman digute; ah!, ez ahantzi: astebururako agenda ere bertan duzue Mieltxoren eskutik. Ondo pasa! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150109zeingou.mp3 […]

Bada, proposamen ugari ekarri dizkigute Agus, Agur, Iosu eta Apolok. Obanos eta Gares inguruan txangoa; negu sasoiko errezeta: aza; Aire Ahizpen diska berriarekin gozatzeko aukera; Leioa eta Orozkon, Santa Luziaren harira egingo dituzten feriak eta azkenik bestelako agenda zabala Mieltxon eskutik. Goza ezazu asteburua Bilbo Hiria Irratiaren proposamenekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/141214zeingou.mp3  Deskargatu […]

Ez dute ez kalerik egin Iosuk, Agusek, Agurrek eta Apolok. Petti artista beratarrari lapurtutako sukalde-errezeta ekarri digute: Basurdea, alegia; Ruper txantxikuarraren “Lurrean etzanda” azken lanaren aurkezpena; Urkiolan barna, Saibegirako ibilbidea, eta nola ez, 49.Durangoko Liburu eta Diska Azoka. Eta asteburu honetarako proposamen gehiago Mieltxoren eskutik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/141205zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Agus, Agur, Apolo eta Iosuren proposamenez beteriko jarduera. Sasoi bikaina makailaua bizkai-erara prestatu eta dastatzeko; asteburu ederra Berri Txarrak-ekoek Bilboko K. Antzokian aurkeztu berri duten “Denbora da poligrafo bakarra” diska entzuteko; garai ona Arantzazun natura ibilbideak artearekin uztartzeko; zapatu-domeka aprosak Abadiñon “Kubari lehio irekia” egitasmoan murgiltzeko edota Gordexolako azokarekin gozatzeko… […]

Ohiko taldea elkartu gara zuon plazer egiteko: Agus,Agur,Iosu, Apo eta Mieltxo. Leniz-Gatzaga inguruan txangoa, untxia barazkiekin nola prestatu,”Lurra” taldekideen doinuak, Getxoko komiki azoka edota Elorrioko Jazz-blues jardunaldiak… Guzti horiei buruzko informazio zure esku. Ez dago ez aitzakiarik asteburuaz ez gozatzeko! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/141121zeingou.mp3  Deskargatu hemen

Astero bezala Iosuren gidaritzapean jardun izan dugu Agurrek, Agustinek eta Apolok; gaurkoa ere proposamenez beteta datorkizu entzule! Aiako Harrietan barna behialako kontrabandisten bideetan murgildu nahi duzula? Entzun gaitzazu; Sukaldean esperimentatzeko prest? Jaramon egiguzu eta ausartu “azalore quichea” prestatzen; ez duzu oraindik Ane Etchegoyenen “Ongi etorri” diska ezagutzen? Erne belarriak! Lurrama […]

Bada ondo pasa! Eta horretarako Bidangotzerako bidean jarri gaitu Hektor Ortegak, barazkiz beteriko krepak nola egin azaldu digu Aitor Zabaletak, Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberioren doinuetan murgildu gara, EHZ festibalaren berri ekarri digu Eneko Etxegaraik, Ondarruko “Zapatu Azule” aipatu dugu eta azkenik Zeanuritik Arrabara ardiekin joateko aukera landu dugu; ah! […]

XIV.mendean, gaztelua osatzen zuen harrizko dorretzarra bisitauko dugu trebiñon,Argantzungo gaztelua ain zuzen ere, Munduko arrozak daztatzeko parada izango dugu Bilboko sanfrantsisko auzoan.Asteburua biribiltzeko,arabako Lapuebla de labarkan,Araba Euskaraz ospatuko da”mugan biziz bizi” lelopean.Bertan,egun ederra pasatzeko parada izango dugu.  DESKARGATU HEMEN

Gaurkoan ere makina bat proposamen: Hektor Ortegak Arraia-Maeztu inguruetara eramango gaitu hango paisaiekin gozatzeko; Aitor Zabaleta sukaldariak “Arroz Beltza” nola prestatu azalduko digu; musika “Ladislao” taldearen eskutik datorkigu; eta igandean “Gure esku dago” ospatuko dela gogoratu dugu. Gainontzeko agenda luzean ere murgildu gara…  DESKARGATU HEMEN