Txango bat Bernedoko mendietara, Pizza prestatuko dugu, Elbereth taldea entzun, J. Belamunoren “Ukabilak eta loreak” liburua, eta proposamenak: Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia, eta Sanferminak. Eta bukatzeko, Agenda. Asteburu on pasa ! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150711zeingouosorik.mp3 Deskargatu hemen
Ze eingou asteburuan
Horixe da aste honetako proposamen nagusia: hiru egunez, musikaz,antzerkiaz, dantzaz, eztabaidaz… Lekornen gozatzea. Eta horrekin batera beste proposamen batzuk baditugu: Lapurdiko hondartzak, Amaiur mendia, “Piper beteak” sukaldatzea, The Uskis entzutea… Ohiko taldea oporretan dagoen arren, asteburua ondo prestatzeko proposamenak ez dira faltako Bilbo Hiria Irratian. Argazkia: (Pierre Balacey / EHZ). […]
eta sanpedroak ate joka! Partaide ugari gaurko programan: Isabel, Iosu, Isidro, Agustin, Apolo, Mieltxo… Gorbeiara eraman gaituzte, sukaldean murgilarazi ondoren Anari entzuteko gomendioa; larunbatean “zapato azule” Ondarrun eta Jul Bolinagari omenaldia Arrasaten; sanpedroak eta gainontzeko agenda ere presente “Asteburuan, ze ingou” emanaldian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150627zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Bilborako plana egin digute oraingoan proposamenez beteriko programa honetako bost partaideek. Erreka bazterrean zehar, San Antonen hasi eta Euskaldunaraino dauden zubien historia kontuan hartuz, ibilbide urbanoa gaurkoan; “onddo risotto”a prestatzeko ezinbesteko aholkuak; igandean izango den Ibilaldiaren nondik norakoak, eta azkenik agenda luze- zabala. Goza dezagun asteburua!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150530zeingou.mp3 Deskargatu hemen
hauteskundeekin gogaiturik (ez)zaudetenontzat, plan ederra Agusek, Agurrek, Iosuk eta Apolok ekarri digutena. Ibilbide atsegina Zuberoako Arbailetatik barna, euskal bixkotxa (pastela) egiteko aholku eta urratsak, Anari kantariaren azken lanaren nondik norakoak, Urdiñarben izango den Müsikaren Egünaren 26. edizioaren aipuak… eta nola ez, Mieltxoren Agenda bete betea. Den-dena, zure plazer egiteko, entzule! […]
Ezagutzen duzue Bizkaiko esklabea (edo barrendegia) den eta ziutate (edo hiri) bakarra den Urduña? Eta bertatik Txarlazora joateko manera? Ba al dakizue otxomaioko jaiek asteburu honetan segitzen dutela? Baduzue Bidelapurrak taldekoek plazaratu duten “Zenbat negar bazterretan” diskoaren berririk? Muskuiluak prestatzen ikasteko jakin-minik bai? Gainontzeko eskaintzak astebururako zertan diren… Zatoz gurekin! Iosu, […]
Proposamen ugari Agurtzanek, Iosuk eta Apolok eskaini dizkigutenak: Ezpeletatik abiatuta Uztaritzeko ohiana ezagutzeko aukera; antxoak, patata eta alberjinekin, prestatzeko errezeta; Skasti taldearen Maskarak diskoarekin gozatzeko manera; Etxeberria anaien “Gizon gogorraren sekretua” liburuan murgiltzeko parada, eta nola ez,Herri Urratsera hurbiltzeko aupada. Mieltxoren agendak borobiltzen du emanaldia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150509zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Erronkaribarra bisitatzeko proposamena ekarri digute Iosuk, Agurtzanek eta Apolok. Erronkari, Uztarroze, Izaba… Bertako herrixketan murgildu gaituzte eta larunbatean almadieroen langintza ezagutzeko Burgi herrira hurbilduko gara, Almadiaren Egunaren harira! Julian Gayarrek zerabilen Erronkarieraren berri izan dugu, eta Fidela Bernatena entzun ahal izan dugu. Sukaldean jarduteko barazki kontuak gaurkoan, eta musikaz gozatzeko “Kalakan” […]
Mugakide eta nafar bilakatzeko proposamen zenbait apirileko azken astebururako. Izpegiko mendatetik Auzako kaskora joateko ibilbide ederra burutu ondoren, “zikiroa” prestatzeko zenbait gomendio; belarriak gozarazteko musika Arrasateko “Governors” taldekoek ekarri dute eta Baigorriko aurtengo “Nafarroaren Eguna”rekin bat egin dezagun hainbat adierazpen. Ahor ba, Agurtzane, Apolo, Mieltxo eta Iosuren proposamenak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150425zeingounafarroareneguna.mp3 Deskargatu […]
Bai, badakizue nora, ezta? Bada ez Santa Maña egunian, baizik eta larunbata honetan bertaratzeko gomita luzatu digute Agus, Apo, Agur eta Iosuk, bertan “Euskaraz Bizi Eguna” ren seigarren edizioa burutuko baita; eta horren aitzakiara, ibilbidea ere Legutio eta Otxandio artekoa dugu gaurkoan; makallaua patata eta piper saltsarekin nola prestatu eta […]