Zelan ugaltzen dira landareak? Ilargi hori ari da ikasten eskolan eta zirraratuta etorri zaio amamari kontatzera. Hori eta naturari buruzko beste hainbat gauzari buruz ere ibili dira solasean, beti bezala. Udaberrian sartuta gaudela polinizazioa azaltzen saiatu da gure Ilargi, badakizue zer den? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240427_gaurezdagoeskolarik_loreak_ugaltzen.mp3 Deskargatu hemen.

Kirol zein Eskirol izan, hauxe da zure programa. Periferien ertzak arakatu ditugu gaurkoan, eta LACROSSE kirolean murgildu. Roke Markiegi Bilbao LACROSSE taldearen eleduna izan dugu gonbidatu handi, eta kirolaren zehaztasunak zabaldu dizkigu. Era berean, aerobik irakasleak izan ditugu kontu-kantari, Bittor Beaskoetxearen kronika eta Maite Sarasolaren bertsoak On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240425_kirol_eskirol_la_crosse.mp3 Deskargatu […]

“Hasiera bat” lanaren aurkezpen bira murgilduta dago Gorka Urbizu, eta hurrengo geldialdia Bilboko Kafe Antzokia da. Larunbatean eta igandean izango da taulagainean, eta sarrera guztiak agortu ditu. Telefonoaren beste aldetik kontatu digu bira oso hunkigarria izaten ari dela, esperientzia oso ederra dela bizitzen ari den guztia. Larunbatean, Esanezin taldea izango […]

Larunbatean, Kantabriako auditorio nagusian Iparragirreri omenezko kontzertua izango da. Kantabriako Elkarte Filarmonikoaren Orkestra Sinfonikoa eta Abesbatza izango da taulagainean. Gorka Hermosak idatzitako “Urretxutik Mundura” pieza joko dute eta Gorka bera ere eszenatoki gainean izango da. Gorka Hermosa izan dugu telefonoaren beste aldean eta bere hitzetan, oso momentu emozionantea izango da […]

Izan garena akorduan, VII. Mauri-Apolo sariketa zabaldu dugu POTTO saioan. 2024ko martxoaren 15ean izan genuen zita handi, Bilboko zazpi kaleetako Iñakiren tabernan, POTOJORRAN bertso-eskolaren egoitza nagusian. Kantuan izan ziren Koldo Gezuraga, Aissa Intxausti, Izaro Bilbao eta Bittor Altube, eta gai-jartzaile lanetan Ainhoa Agirre. Bapo afaldu eta gero, bertsolarien kantuek bete […]

Tarara obra euskaraz iksuteko azken aukera izango da gaur EHUko Bizkaia Aretoan arratsaldeko 19:30etan. Bestalde, igandean “Postdatarik gabeko gutunak” antzezlana izango da BBK aretoan 19:30ean. Kepa Arrestik bietan hartzen du parte eta telefonoaran beste aldean izan dugu bi obrei buruzko xehetasun gehiago ematen. Zentsuraz ere aritu gara berarekin.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240425_kepa_errasti.mp3 […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanoarekin. Azalean, hauteskundeak; igandean izandko emaitzen gaineko analisia, irabazleak, galtzaileak, akordioak… Bestalde, Leitzan asteburuan egingo dituzten Bollotopaketak; bollo subjektua erdigunean jartzeaz gain, duela 40 urte egin zen lehendabizikoari aitortza ere eman nahi diote. Amaitzeko, Gorputz Hotsak atalean artikulu bat: Jakes Txapartegi pianojole hondarribiarra, 15 […]

Fisiora joateko beldurraz aritu gara gaur Oier Gorosabelekin. Beldurra nola eta nork sortzen duen azaldu digu Gorosabelek eta horri aurre egiteko zer egin daitekeen. Gorosabelen hitzetan, fisioa ondo aukeratzean dago gako; gainera behin eta berriro azpimarratu du oso garrantzitsua dela norberak daukanaz ikastea eta ondo informatzea.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240425_oier_fisiora_joateko_beldurra.mp3 Deskargatu hemen.

Mediterraneo itsasoan bi hilabete pasatu ostean, martxoaren amaieran bueltatu zen Aita Mari ontzia Euskal Herrira. Orain Bilbon dago, Getariara ere joango da eta, azkenik, Pasaian izango da ikusgai. Leire Motriko Aita Mari ontziko komunikazio arduraduna da eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Hamabigarren erreskatea amaitu zuten duela ia hilabete eta […]

Aurreko saio batean aipatu genuenez, Edward Wilson biologoaren arabera, planeta erdia libre utzi beharko genuke ondo bizi ahal izateko. Bada, hori ezinezkoa izanik, 2022ko abenduan 130 estatuk sinatu zuten planetaren %30 babesteko berba ematen duen akordio bat. Bost hamarkadotan %17ra iritsi gara eta horren bikoitza babestea oso erronka handia izango […]