HIZPIDEA: Aukerarik dago lan jardunaldia murrizteko soldata jaitsi gabe?

Maiatzaren Lehena 8 orduko lan jardunaldia lortzeko borroka bat izan zen. Gaurko lanaren ekonomiaren tartean Endika Alabort Amundarain ekonomialariak lan jardunaldiak izan ditu hizpide. Lan orduak eta produktibitatearen inguruan eginiko ikerketa ezberdinak komentatu dizkigu. Frantzian orain dela urte batzuk 35 orduko lan jardunaldia jarri zuten, EAEko administrazio publikoan 35 orduko lan jardunaldia martxan jarri zen. Lan jardunaldien inguruan Erresuma Batuan eginiko ikerketa ekarri dugu, honen arabera nahiko litzateke 21 orduko lan jardunaldia.

Eta azterketa interesgarri bat:

http://neweconomics.org/2010/02/21-hours/

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hur Gorostiaga (Seaska): "Lege frantsesek hainbat traba jartzen badigute ere ikastolek badute sostengua"

og. Mai 11 , 2017
Igandean ospatuko da Senperen Herri Urrats. Hur Gorostiaga Seskako zuzendaria izan da gurean. Ipar Euskal Herriko ikastolen festak duen garrantzia azpimarratu du. Gogora ekarri digu  jaian lortutako diruarekin, bereziki, Bernat Etxepare lizeo berria eraikitzeko dirua bilduko dutela. Irailean irekiko ditu ateak lizeo berri horrek, eta bertan estreinakoz lanbide heziketa euskaraz […]

Honekin lotuak