HIZPIDEA: Elikadura osasuntsurako manifestua etxalde eta eskubide sozialen kartaren eskutik

Etxalde nekazaritza iraunkorraren aldeko ekimenak eta Eskubide Sozialen Kartak elkarlanean, elikadura osasuntsurako eskubidea ziurtatzeko bide-orria aurkeztu dute. Manifestuarekin batera, bertoko produktu freskoa erosteko telefono mugikorrerako aplikazioa ere plazaratu dute. Elikadura osasuntsua lortzeko “elikadura burujabetza” eta “nekazari eta arrantzaleen lana” ezinbestekoa direla azpimarratu dute. Baserritar eta arrantzaleek “edozein herriren eraikuntzarako oinarriko ekarpena” egiten dutela adierazi dute, industriarentzako lehengai merkeak ekoiztea baino. Horregatik, baserritarrek eta arrantzaleek errenta duina jasotzeko duten eskubidea defendatu dute. “Gardentasuna, konfiantza eta etika izan behar dira arrantza eta nekazaritza iraunkorraren bidelagunak” azpimarratu dute eta eraikuntza prozesu horretan jendartearen partaidetza ahalbidetu behar dela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Gernikako bonbardaketaren egi ofizial berria

al. Api 24 , 2017
Asteazkenean, apirilaren 26an, faxistek Gernika bonbardatu zutela 80 urte izango dira. Espainiako Reina Sofia Museoan Picassoren Gernika margolanak 80 urte egingo dituela informatu berri du TVE-k. Urteurren horri buruzko albistean TVE-k ez du 1936ko gerra aipatu, ezta ere herritarrak Gernikan , Otxandion, Eibarren, Elorrion, Durangon, Bilbon… bonbardatu izana azaldu. Memoria […]

Honekin lotuak