Agenda sindikalarekin abitu dugu saioa, Eki Etxebarriaren eskutik. Ondoren Lan eskaintza publiko berri aztertu dugu, horretarako  Iñigo Garduño, CCOOeko Lan Publikoaren arduraduna izan dugu gurean. Sakon aztertu dugu Lan erreforma, Jon Bernat Zubirirekin.  Lan erreformaren emaitza da enplegu mugagabearen gorakada aztertu ditu, saioa bukatzeko Argia astekariaren atalean Endika Alabortek “ez […]

Lan munduko deialdien errepasoa egin du Eki Etxebarriak, agenda sindikalean. Saioren bigarren atalean Jon Bernat Zubiri ekonomialariak lan erreformak behin behinekotasunean lan kontratuetan ekarri dituzten aldaketak aztertu ditu. Kontratu finkoen inguruko erronkak aztertu du. Saioaren bukaera Pello Zubiria kazetaria izan da gurean, Argia astekarian argitaratutako Gorillas, kalea hiltzeko makina berria […]

Gaurkoan Eki Etxebarriaren eskutik Sindikal agenda izan dugu, datozen egunetarako deialdien errepasoa. Argia astekariaren atalean Jenofa Berhokoirigoinek laborantzaren inguruan idatzi du. “Laborantza 4.0”, Smart Farm, “zehaztasunezko laborantza”, “laborantza numerikoa”, “laborantza adimentsua”… nozio berriak dira guziak, lehen sektorean batzuk eman nahi luketen aldaketa definitzeko. Endika Alabort ekonomialariak Uribe kostako enpleguaren argi […]

Saioa abiatzeko azken egunetan izango diren mobilizazioa eta deialdien errepasoa egin dugu agenda sindikala errepasatuz.  Espainiako kongresuan  lan erreforma onartu berri da, justu lortu dute aurrera ateratzea, Roberto Uriarte Podemoseko diputatua elkarrizketatu du Jon Bernat Zubirik. Argiako tartean Mikel Garcia kazetarian Britainia Handian lau egunetako lan astearen inguruko artikulua ekarri […]

Ikasturte berriari ekin diogu Lanaren Ekonomiako lantaldean, beste urte batez Ekhi Etxebarria, Maitane Jaio, Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort arituko gara hamabostero ekonomia kontuak azaltzen. Gaurkoan ere sindikal agendarekin abiatu dugu saioa. Ondoren, Iratxe Arriolarekin berba egin dugu, bera Ea-ko alkatea da, eta 2011-2015 agintaldian Busturialdeako Ur Patzuergoaren lehendakaria […]

Bilboko Irria ekimenaren barruan hamar orduko zuzeneko emankizuna egin genuen ostegunean Sendejako tingladuetatik. 97 irratia eta Irola irratiarekin elkarlanean. Egun osoan zehar hainbat gai eta gonbidatu izan ziren gurekin batera. Bilboko Irria ekimena bera aurkezten abiatu genuen saioa, Gisela eta Aritzek partaide ginen irratiak aurkeztu eta Bilboko Konpartsetako Janirerekin berba […]

Sindikal agendarekin abiatu dugu saioa, datozen egunetan lan munduan dauden deialdien errepasoa egin du Ekhi Etxebarriak. H&Mko langileen borroka  ezagutu dugu Iñaki San Andrésen eskutik, ELA sindikatuko kidea. Apirilaren 22an hasi zuten greba mugagabea  Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako dendetan. Ia zazpi asteren ondoren, langileak dendetara itzuliko dira, grebaren helburu […]

Sindikatuek eta eragile sozialek datozen egunetarako deitutako ekintzen errepasoarekin abiatu dugu saioa, ohikoa den moduan Ekhi Etxebarriak ekarri ditu deialdiak. UGT sindikatuko berdintasun arduraduna izan da saioa Xuria Arza eta azken kongresuaren nondik norakoak azaldu ditu, tartean 32 orduko lan astearen ingurukoak. Saioa bukatzeko Argia astekariko Estitux Eizagirre izan dugu, […]

Aste osoko deialdiekin abiatu dugu gaurko saioan, ohikoa den moduan Ekhi Etxebarriak datozen egunetarako deitutako ekintza eta protesten berri eman digu. Ferrovialeko borrokaren berri ekarri digu Mirari Ullibarrik, 40 eguneko grebaren ostean akordioa lortu dute. Gasteizko Michellin enpresarentzat logistika lanak egiten dituen enpresa arabarra greban zegoen otsailaren 3tik. Ferrovialeko langileek […]

Aste honetako deialdien errepasoa egin dugu sindikal agendan Maiatzaren leheneko hainbat deialdi ekarri dizkigu Ekhi Etxebarriak. ‘Next Generation’ planaren inguruan mintzatu da Iñaki Barcena. Datozen 7 urteetan 750.000 milioi euroko diru-laguntzak eta maileguak banatuko dituenak.Ikuspuntu ekologikotik aztertu ditu. Artisten Estatutuaren inguruan mintzatu zaigu Marta Cdesa. Hamarkada luzetako aldarrikapenei erantzuten die […]