Igandean ospatuko da Senperen Herri Urrats. Hur Gorostiaga Seskako zuzendaria izan da gurean. Ipar Euskal Herriko ikastolen festak duen garrantzia azpimarratu du. Gogora ekarri digu jaian lortutako diruarekin, bereziki, Bernat Etxepare lizeo berria eraikitzeko dirua bilduko dutela. Irailean irekiko ditu ateak lizeo berri horrek, eta bertan estreinakoz lanbide heziketa euskaraz eskainiko dute. Guztientzako moduko egitaraua prestatu dute aurten ere Herri Urratserako eta, besteak beste, Ken Zazpi, Anje Duhalde, Zea Mays eta Ekintza ariko dira.
Deskargatu hemen.