BASKISTAN: Ali Farka Toure eta Toumani Diabate

li FarkaOraingo honetan Mikel Urbeltzek Mali aldera eraman gaitu bertako bi musikari gailenek batera grabatu duten diskoa entzun eta ezagutu dezagun. Ali Farka Toure gitarrajoleak eta Toumani Diabate kora joleak argitara eman berria duten In the Heart of the Moon (Ilargiaren bihotzean) izeneko diskoaz ari gara, noski. Biak ala biak Malikoak (bata iparraldekoa eta bestea hegoaldekoa), eta biak ala biak musikari apartak, baina tradizio ezberdinekoak. Disko honetan, ordea, ezin hobeto uztartu dituzte beren ezaugarriak. Disko honek dagoeneko Grammy saria eskuratua du eta, gainera, BBC3 musika irratiak banatzen duen World Music (Munduko musika) sarian lau finalisten artean dago.

Baskistan-en azken irratsaioa deskargatzeko klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan1atala060306.mp3

Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan2atala060306.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Pam taldea, Nasdrovia Chejov eta Asier Zabaleta

al. Mar 6 , 2006
    Ane Zabala eta Galder Perezen Piperpolis hiri kulturalean asteon musika, antzerkia eta dantza izan dira protagonista. Lehenbiziko elkarrizketa PAM (Puto Amoak Matematiketan) taldeko kideei egin diete, beren hirugarren diskoa aurkeztu berria dutela eta. Bigarren elkarrizketan Dorleta Urretabizkaia aktorea bera partaide den Nasdrovia Chejov antzezlanaz mintzatu zaigu. Anton Txejov errusiar […]

Honekin lotuak