Ostiraleko musika gomendioa ekarri digu Rafa Ruedak, gaurkoan Benizze Beñat Goitiaren proiektu berria ekarri digu. Montauk-ekin bi disko argitaratu ostean, bestelako proposamen dakar, elektronikara hurbilduz. Bilboko El Tigre Estudioetan grabatu du zenbait kanta Jon Aguirrezabalagaren produkzioarekin,eta Xabier Eguiak masterizatu du lana. Baina gutxika aterako dira.
Gaurko zine atalean Ane Urkiolak sorkuntza prozesuaz (musika eta bertsolaritza) mintzo diren bi dokumental ekarri dizkigu. Biak ere sarean ikusgai ditugunak. Dardara Berri Txarrak taldearen Ikusi arte biran grabatutakoa eta Bertsolari, Asier Altunak zuzendutako dokumentala. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220325_ane_dardara_bertsolari.mp3 Deskargatu hemen.