Mentro Bilbaon LAGUNKLIK-ek jarritako iragarki sexistak salatu dituzte

Metro Bilbaoko nasetan LAGUNKLIK enpresaren iragarki batzuk jarri dituzte, eta horiek haserrea piztu dute Etxeko langileen elkartean. Iragarkiek mezua argi uzten dute: “Etxea garbitu edo bizikletaz paseo bat eman; leihoak garbitu edo kañak hartzera joan…”. Hau da, zaintza-lanak eta etxeko garbiketa ez dira balio sozial handiko jardueratzat aurkezten, baizik eta aisialdirako oztopo gisa. Eta horrek emakumeen bizitzetan eragin zuzena du, izan ere, historikoki beraiek jaso baitute lan horien zama nagusia. Gogoratu dute elkartetik etxeko eta zaintza-lanek bizitzari eusten diotela. Azpimarratu dute ez dela onargarria lan horiek mespretxuz aurkeztea, ez ikusiarena egitea edo bigarren mailako jardueratzat tratatzea. Etxeko langileen elkarteak protesta deitu du biharko, Urriak , osteguna arratsaldeko seiretan moyua plazan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bizkaiko Erromeria Eguna larunbatean Durangon

og. Urr 2 , 2025
Bizkaiko Erromeria Egunaren lehenengo edizioa ospatuko dute larunbatean Durangon. Erromerietan aritzen diren musikariak, Durangoko Udala ete Bizkaiko Foru Aldundia aritu dira antolakuntzan. Jon Gomez Garai musikariak eman dizkigu guri egunaren gaineko xehetasun gehiago. Bere hitzetan, erromeriaren kontzpetu guztiak batu nahi dituzten egun berean. Antolatzaileak argi adierazi du ekarpen kulturala egitea […]

Honekin lotuak