Lelo horrekin, EGK (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) mobilizazioa eta prentsaurrea egingo ditu hilaren 28an Bilboko Areatzan. EGKko presidente Batiste Ezeizak azaldu duenez arrazoia ez da soilik diru-laguntzan murrizketa itzela jasango dutela 2012an, azken bolada honetan Jaurlaritzak EGKrekiko duen jarrera ere salatu nahi dutela.