Aitor Huergo musikariaren ‘Barruko paisaiak’ kantu-bilduma ezagutu dugu

Aitor Huergo musikariak sinatzen du Barruko paisaiak deituriko kantu bilduma. Ostiralean Bilbon aurkeztuko ditu kantuak zuzenean, Bira kulturgunean.  Bederatzi kantu bildu ditu bertan  eta gaur tartetxoa hartu du gurekin berba egiteko. Duela bost bat urte ekin zion denbora librean bere musikan gehiago sakontzeari eta hortik ondu zuen, pixkanaka, azkenean bilduma gisa argitaratua izan den Barruko paisaiak. Bilbotarrak otsailean abiatu zituen zuzenekoak eta ostiralekoa bosgarrena izango da. Gai unibertsalak landu ditu kantuetan, hitza eta gitarra lagun dituela: adiskidetasunari, bizitzari, adioari… kantatzen die. Gai unibertsalak bezain pertsonalak.

Deskargatu hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: "Lorazaintzaren" alde

az. Mar 1 , 2023
Josuk “lorazaintzaren aldeko mezua” ekarri digu, AHTren inguruko hitzaldi batetik etorrita. “Ekologismoa, klase borrokarik gabe lorazaintza” dela entzun du hitzaldi batean. Klase kategoriak XIX. mendeko berak diren edo ez aparte utzita, herrena iruditu zaio argudioa, nahi gabe seguraski. Izan ere, klase borroka prometeista izan da, ekologismo ikuspegi falta baten ondorioz […]

Honekin lotuak