Euskal Metalheads elkarteak jaialdi berezia antolatu du XX. urteurrena ospatzeko: S.A., Su Ta Gar, Anestesia, Eraso!, Angelus Apatrida eta Crisix Bilbon elkartuko dira. Euskal Metalheads Kultur Elkarteak 20 urte bete ditu aurten, eta urteurren hori ospatzeko Euskal Metalheads Fest jaialdia prestatu du. Hitzordua 2025eko urriaren 18an izango da, Bilboko Miribillako Bilbao Arena pabiloian. Javi Garcia dugu gurean. Ekitaldiak helburu argia du: metal musika gizartean sustatzeko behar adina indar eta bideragarritasun lortzea. Horretarako, zaleentzako eta taldeen aldeko kalitatezko hitzordu bat antolatu dute, ohiko agentzia eta promotorren interes ekonomikoetatik urrun. Antolatzaileen esanetan, jaialdia “zaleek sortu eta zaleentzako egindako” ekimena da: irabazi ekonomikorik bilatu gabe, gastuak estaltzea baino ez dute helburu.
Deskargatu hemen.

