SOLASALDIA: Pagasarri Natur Parkea?

paga.jpgPasa den asteko Bilboko Udalbatzan, besteak beste, Pagasarri Natur Parkearen gaia atera zen berriro. Luzea da Pagasarrik eta inguruak jasan duten egitasmo desarrollistaren zerrenda: harrobiak, pistak, tentsio altuko kableak, gasbidea, pinuak, Zabalgarbi Errauskailua, eraikitzen ari diren etxebizitzak eta txaletak… Super Surreko eta Trenbideko Hegoaldeko Saiesbideko lanak hasi berriak edo hastear.. Ganekogortan zenbait errota jarri nahi dituzte… Gaur bertan jakin dugu, esaterako, pasa den ekainaren 1eko uholdeak Peñascal auzoan Super Surreko lanek sortu zituztela: egun batzuk lehenago zenbait mendizalek eta ekologistak Pagasarriko errekatxo batzuk estaltzen ari zirela salatu zuten, baina… Zaila ikusten du Josu Larrinagak hainbeste egitasmorekin Natur Parkea martxan jartzea, eta benetan egin nahi badute, egitasmo horien moratoria (luzamendua) eskatu du EHUko irakale eta soziologo horrek.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas080623larrinaga.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS:Su ta gar eta euskal liburugintzak eginiko salaketa

al. Eka 23 , 2008
Su ta gar taldeko Xabi gonbidatu dugu Piperpolisarea. Eibarreko taldeak hogei urte eta gero Euskal Herrian egindako heavy metalaren ordezkari nagusi izaten jarraitzen du. Aurreko astean Kobetasonik jaialdian parte hartu zuten. Duela bi  urte Jotake ekoizpenak sortu zuten eta harekin “Jainko hilen uhartean” diskoa atera zuten. Erreferentzia berri batekin datoz […]

Honekin lotuak