SOINUGELA:GARAI BATEKO SINGLEEN A ALDEAK

neil.jpgAzken Soinugela honetan Afrikatik abiatu gara, beste aste batez “In The Name Of Love. Africa celebrates U2” diskoaren kanta bat entzuteko. Oraingoan Sierra Leona Refugees All Stars taldearen bertsio bat entzun dugu. Handik Indiara jo dugu, beste behin Calcuta Chronicles izeneko diskoan ageri den musikaz gozatzeko. Gero, Nina Simonek bi abesti ekarri dizkigu: bata kalipso doinu bat, Liberian Calypso izenekoa, eta bestea Gilbert O´Sullivan irlandarraren Alone again naturally ezagunaren bertsioa. Neil Youngen txanda heldu da gero, eta bere azken diskotik, Chrome Dreams-etik, Ordinary People kantu epiko luzea jarri dugu entzungai. Pedro Elias Igartua aurreko astean Avilan izan zen Bob Dylanen kontzertua entzuten eta hari buruzko komentarioa egin ostean, Dylanen kanta parfe bat eskaini dugu. Gero, irratsaioaren atal monografikoa izan dugu. Aste honetan garai bateko singleen A aldeak gogoratzen jardun dugu. Hain zuzen ere, single hauek izan ditugu: Roxy Music (Pijanarama), The Clash (Should I Stay or Should I Go), Tom Robinsonen zenbait kanta, Joe Jackson (The Harder They Come), Ian Dury (Hit Me With Your Rhythm Stick), Dexy Midnight Runners (Geno) eta Big Country (Fields Of Fire)

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080703.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:JUAN RAMON notarioa

og. Uzt 3 , 2008
30 urte darama Juanrak notario lanetan Bilbon, eta bere lanbidearen inguruabarrak argitzen lagundu digu bazkalosteko solasaldian. Kaleko lagun baten jakinminetik hasitako elkarrizketak mundu ezezagun samar hori azaleratzen saiatu gara. Euren zereginak, esaterako, funtzionarioarenetatik harago, jendeari aholku ematea dauka bere baitan. Eta ondorioa oso onuragarri edo oso kaltegarri gerta dakiguke. Etengabe […]

Honekin lotuak