IBAIZABAL: Nora aldizkaria (urrikoa)

nora1.jpegPasa den igandean agertu zen Nora aldizkariaren 9. zenbakia, Berria egunkariarekin batera. Azken zenbaki honek berdez tintaturiko azala du  eta erreportaia nagusiak Iratiko ohianez hitz egiten du: bertan, Hektor Ortega Noraren arduradunak esan digunez, 10 puntu desberdinetik 10 txango egiteko aukera azaltzen da, Iratiko ohianeko hainbat txoko ezagutzeko. Beste artikulu batean, herrialdeko bakoitzeko baserri bat hartu du aldizkari honek berreskuratu berri dugun baserriaren balio arkitektonikoa erakusteko asmoz. Geroxeago Bilboko Zorrotza auzoko porturaino egin dugu bidaia, besteak beste Gabriel Arestirekin topo egiteko; edo Donostiako Igeldoko parkera, magia, aisialdia eta naturak bat egiten duten gunera. Horrezaz gain, Itxaro Bordaren Bitakora kaiera,  erraz egiteko 3 txangoren deskribapena eta “Lertxunak” Juan Carlos Muñozen argazki zoragarria.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081007.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #122: Danbaka musika lehiaketa eta Piztu Gasteiz

az. Urr 8 , 2008
Musika, rockanrolla, bakarlariak, sarean eta eskenatokian, Danbaka lehiaketa berriz ere martxan da. Aurreko edizioko CD-DVDa entzun eta ikusten dugun bitartean, kontzertuetara joan gaitezke eta talde berrien inguruko albisteak irakurri ditzakegu. Bideoak ikusi. Hori eta askoz gehiago da Danbaka. Eta guzti hori azaldu digu Iker Barandiaran kazetari eta musikazale amorratuak. Danbaka […]

Honekin lotuak