2018ko udazkenean Bakarka deituriko lana plazaratu zuen Ruper Ordorikak. Gitarra lagun zuela, bakarka jo eta grabatu zituen bere kantuak, bere ibilbideko abesti ezagunenetako batzuk errepasatuta. Gaur Bakarka bi argitaratu du, bere gitarraren eta ahotsaren laguntzarekin bakarrik, giro intimoan agertzen zaigu. Bere anaia Jonanekin Azkarateko Mamia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatutako disko da. Erruduna, Zaindu maite duzun hori eta Zaldiak negarrez kantuak jaso ditu Ruperrek, besteak beste, bakarkako bigarren bilduma honetan.
Deskargatu hemen.