BERBAZ:IRATXE ACHA, enpresak aholkatuz gizartea eraldatzeko

berbaz.jpegTTI (Tecnologías para la Transformaión Interior) enpresako kide eta Saiolan-eko langile. Bere lan-denbora bietan partekatzen du.
Bere burua definitzeko, amets egiten eta bere ametsen alde lan egiten duen emakumeaz mintzatu da. Enpresei aholku ematen diete TTIkoek, baina helbur  nagusia enpresa horietako pertsonak garatzea izanik, gizartea eraldatzeko. Izan ere, bere hitzetan, banaka aldatu behar dugu benetan antolakundeak eta euren zeregina hobetzeko. Arreta garatu behar dugu, norbere barnean zer gertatzen den ulertzeko. Hori lortuz gero askoz ikuspegi zabalagoa izango omen dugu. Eta enpresa eta bere inguruko komunitatea batasun bateko parte direla ulertuko dugu. Elkarren premia dutela eta elkarren zerbitzuko behar dutela.
Eurak ere norberaren eta urkoaren garapenarekin konprometituta daude zinez TTIn.

TTI bezalako talde berezi horren sorburua? EMA (escuela de meditación
activa) eta Rosana Agudo sortzailea.

Laster ikastaroa euren eskutik Bilbon: “Emakumezkoen energia:
berrikuntza eta ekintza”.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbaz081009.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Piztu Gasteiz

al. Urr 13 , 2008
Lelo horrekin bukatu dira aurten Hala Bedi Irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak antolatutako Txorionak kanpaina, 25. eta 20. urteurrenak, hurrenez hurren, ospatzeko. Urtean zehar hainbat ekitaldi burutu dituzte Arabako hiriburuan eta pasa den larunbatean amaiera ederra eman zioten, Patxi Gaztelumendik “Bide gorritik” asteroko saioan kontatu digunez. Goizeko 11etan hasi ziren ospakizunak, […]

Honekin lotuak