GAUBASA: Ehiztari berriak euskal musikan

EhiztariFederation X, The Jayhawks eta Anariren kantekin eman zaio hasiera gaurko saioari. Hala ere, Oihuka disketxeak atera berria duen disko batek hartu du gaurko Gaubasa saioaren zatirik handiena. Itzubaltzetako Ehiztari Beltza hirukotea; Jon abeslaria ezagutu eta laukote bihurtu zen, Ehiztari izena hartuz. Hamaika urte jotzen ibili ostean, debut lana argitaratu berri dute getxoztarrek. Horren harira, Anartz Bilbaok elkarrizketa egin die Jon abeslariari eta Iñigo baxujoleari. Hitzekin musika tartekatuz diskoan azaltzen diren lau kanta hauek entzun ditzakezu: Ez da Jainkorik, Zutik, Zure zain eta Itzal artean.

Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Omenaldi xume bana Pio Leyvari eta Ali Farka Toureri

og. Mar 30 , 2006
Aurtengo martxoan bi izar distiratsu itzali dira musikaren izartegian: Pio Leyva (argazkian), son montunoaren azken erregea eta Ali Farka Toure, Afrikako bluesmana. Hori dela eta, omenaldi xume bana eskaini die biei Pedro Elias Igartuak. Hori egindakoan, Soinugelan nagusi izan ohi den aniztasuna eduki dugu: countrya, Van Morrisonen Pay the Devil […]

Honekin lotuak