SOINUGELA: Banjoa denboran zehar

banjo.jpegMusika ezin ederragoarekin ekin diogu gaurko Soinugelari. Peter Gabrielek sortu eta kudeaturiko “Recording Weeks” proiektutik AEBetako Holmes Brothers etorri zaizkigu hasieran, Txekiatik Marta Sebestian eta saamien herritik Mary Boine kantari paregabea. Eva Cassidy eta Señor Mostazaren azken lanak ezagutzen hasi gara, eta, bitxikeria gisa, duela zenbait urtetako umeen artean arras ezaguna izan zen Sesame Street saioaren kantuen gainean han-hemen egin diren bertsioetatik Txinako bat entzun dugu. Bigarren orduan Pedro Elias Igartuak prestaturiko monografikoa iritsi da. Aste honetan banjoaren bilakaera historikoa ezagutzeko parada izan dugu, Otis Taylor, Jelly Roll Morton, Louis Amstrong, Papa Charlie Jackson, Earl Skraggs eta Pete Seegerren musika entzunez, guztietan banjoa presente delarik.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela081009.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:IRATXE ACHA, enpresak aholkatuz gizartea eraldatzeko

og. Urr 9 , 2008
TTI (Tecnologías para la Transformaión Interior) enpresako kide eta Saiolan-eko langile. Bere lan-denbora bietan partekatzen du. Bere burua definitzeko, amets egiten eta bere ametsen alde lan egiten duen emakumeaz mintzatu da. Enpresei aholku ematen diete TTIkoek, baina helbur  nagusia enpresa horietako pertsonak garatzea izanik, gizartea eraldatzeko. Izan ere, bere hitzetan, […]

Honekin lotuak