HIZPIDEA: Garoña berriz ez zabaltzeko ezusteko erabakia

Albisteak ustekabean harrapatu gintuen denok, astelehen goizean egunkariak esku artean hartu genituenean. Iberdrola konpainiaren zuzendari nagusi den Galan jaunak sindikatuen aurrean hitz erdika iragarri zuenez, Iberdrolak ez dauka Garoñako indarretxe nuklearra berriz zabaltzeko asmorik, orain arte besterik esan bada ere. Jakina, gu berehala jarri ginen harremanetan Ekologistak Martxan kolektiboko Iñaki Barzenarekin, erabaki horren ingurumariak eta arrazoiak azal ziezazkigun. Arrazoi horiek azaleratzeaz eta azaltzeaz gainera, Garoñako hondakin erradiaktiboak husteak zer suposa dezakeen adierazi zigun, eta Iberdrolaren politika energetikoa kritikatu, bidenabar.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Animalien hibernazioa

og. Api 14 , 2016
Zientzialari saio honen jarraitzaileek honezkero badakite Miren Bego Urrutia gurera datorren guztietan animaliei buruz jarduten dugula berarekin. Gaur, esaterako, animalien hibernazioa izango da solasgaia. Animaliek zergatik eta zertarako hibernatzen duten ikusiko dugu, alde batetik, eta hartzaren lozorroaldia ere tratatuko dugu, bestetik. Gainera, azken minutuetan pinguino enperadorearen kasu berezia aurkeztuko dizuegu. […]

Honekin lotuak