Ostiralean Portugaleteko Santa Clara aretoan Ez dok hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa antzezlana eskainiko dute, baina oraingoa aldaketa txiki dakar emanaldiak. Formato txikira egokitu dute antzezlana “Ez Dok Hiru Akustikoa” estreinatuko dute. Patxo Telleria gonbidatu dugu saiora. Natural etorri den aldaketa izan da, azken finean TARTEAN TEATROAren filosofia jarraituta, ahalik eta espazio gehienetara zabaltzea dute helburu. Ez dok Hiru Akustikoan Mikel Martinez eta Patxo Telleria arituko dira oholtza gainean, Adrian Garcia de los Ojos pianojole eta musikariaren laguntzarekin. Ez du izango ED3 jatorrizko bertsioaren hornidura musikala baina antzezlanaren ezaugarriak gordeko ditu, hau da, zuzeneko musika eta umorea, Hitza eta Antzerkia nagusi diren honetan. Aurreko martxotik dabiltza herriz herri eta antzokiz antzoki ED3 erakusten eta, harrera beroa jaso dute batez ere, publikoaren aldetik.
Deskargatu hemen.