Gaurkoan berri txarrak ekarri dizkigu Jon Iñaki Artetxe Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzaile eta komiki adituak: Ipurbeltz komikia desagertu da. Erein argitaletxeak arazo ekonomikoak aipatu ditu 1.977an hasitako bidea bukatutzat emateko. Jon Iñakik kontatu digunez, izen ezagun askok hartu dute parte Ipurbeltzen ibilbidean eta gogora ekarri digu hasiera hartan izandako batzar korapilatsuak “dena sortzeko zegoelako”. 30 urte luze eman ondoren, gero eta gutxiago geratzen zaigu komiki munduan euskaraz, baina Jon Iñakiren ustez, Ipurbeltzen parte hartu duten batzuk berriro ager daitezke.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081020joni.mp3