Lautan Hiru jaialdiaren zazpigarren edizioa otsailean izango da

Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren zazpigarren edizioa aurkeztu berri dute. Urtero legez, Bilboko Zazpikaleetako euskal giroa suspertu nahi dute antolatzaileek, eta, bide batez, euskal antzerkilariei plaza berriak eskaini beraien lanak erakutsi ditzaten. Aurreko aldietan bezala, lau astez eta ostegunetan egingo da Lautan Hiru: guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira, eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin (EHAZE) batera antolatutako Ikusle-klubari ere eutsiko zaio. Iaz antzerkiaren gorputza – gorputzaren antzerkia izan zuen ardatz jaialdiak. Aurten, berriz, gazteek egiten duten antzerkiari erreparatuko dio, “Gazte gara gazte eta ez dugu (zuen) antzerkia maite” lelo zirikatzailea baliatuz. Jaialdiaren xehetasunak ezagutu ditugu eta Ruth Gamera aktorearekin berba egiteko aukera izan dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Esne Beltzak lagun handiz inguratuta agur esango du Bilbon

az. Urt 29 , 2025
Iazko azaroan iragarri zuten agurra eta iristear da eguna. Larunbatean Esne Beltza taldeak azken kontzertua eskainiko du Bilbao Arenan. Tartetxo bat egin digu Zigor DZk horretaz jarduteko. Talderen ibilbideko zortzigarren diskoa kaleratzearekin batera, agurra eta azken bira iragarri zuten. Hemezortzi urteko ibilbideari lagun askorekin emango diote bukaera, Bilboko agertokian lagun […]

Honekin lotuak