IBAIZABAL: Prest aldizkaria

gotzon.jpegUrriari dagokion 85. zenbakiaz hitz egin digu Ane Zabala Prest aldizkariaren kazetariak. Azalean 3 izen agertzen badira ere, Gotzon Garaterenak piztu digu atentzioa. Zabalak esan duenez, Gotzon Garatek asko lagundu zien Deustualdeko euskararen aldeko egitasmoei, besteak beste Prest aldizkariari. Bi artikulu dedikatu dizkiote hil berriari, “Agur eta mila esker Gotzon” eta “Beti gurekin” izenburuekin. Bestetik, urriko Prest honetan ohiko atalez gain (Gurera etorrita, Intxixu ikastola, inkesta, Deustuko historia..) Alberto Gerrikabeitia zinema zuzendaria eta Kepa Dieguez idazlea elkarrizketatu dituzte. Monografikoa Deustualdeko Bihotz Alai dantza taldearekin osatu dute, taldearen 50. urteurrena dela kausa.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081030prest.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:ARKAITZ BASTERRA; zinegilea

og. Urr 30 , 2008
Zorrontzarra, azken urteetan zinema munduan murgilduta buru-belarri. Lehenago aurrezki kutxan lanpostu eroso horietako batean zebilen Madrilen, baina bizipoza galtzen-edo. Horretaz jabetuta hausnarraldi sakonaren ostean argi ikusi zuen bere bizia zinema egitera bideratu behar zuela. Lehengoak utzi eta Madrileko zinema munduan apur baten ibili  eta gero, New Yorka egin zuen hango […]

Honekin lotuak