Kamikaz Kolektiboak sorturiko “Käffka” antzezlana taularatuko dute asteazkenean Kafe Antzokian

Kamikaz Kolektiboak sorturiko Käffka antzezlana taularatuko dute asteazkenean Kafe Antzokian. Lirian eta Orion neska gazteen arteko maitasun istorioa kontatzen du antzezlanak. Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Miren Gaztañagak idatzi dute. Nerabezaroa eraldaketa garaia da, eta hori islatu nahi izan du Kamikaz kolektiboak. Etorkizunean gazteak egoteko lekuak dira Käffka eremuak, eta bertan bi emakumeren maitasun istorioa biziko dute. Kafe Antzokiko emanaldiak 11:00etan eta 19:00etan izango dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Abortua

al. Urr 21 , 2019
Gaurkoan sexologia atalean Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoekin abortuaren inguruan jardun dugun. Euskal herriko sexu heziketa eskolarekin elkarlanean eginiko saioa dugu. Abortuaren eskubidea emakumeari haurdunaldi baten etena gauzatzearren legean bidez ematen zaion aukera. Legeak gainera ez du bakarrik haurdunaldiaren etenaren inguruan berba egiten, legearen izena osoa “haurdunaldiaren borondatezko  etenaren […]

Honekin lotuak