Saio ezberdina egingo digu gaurkoan Jon Mattin Matxain kimikariak. Bere blogetik —Nola ikasi kimika kuantikoa izutu gabe— aukeratutako zenbait gai ekarri nahi izan ditugu. Lau gai dira eta laurak dira eguneroko bizitzan eragina dutenak eta oinarri zientifiko bat dutenak. Esaterako, airbaga zergatik puzten den hain azkar, zenbait fruta zergatik herdoiltzen diren, esku telefonoen erradiazioak kaltegarriak ote diren, eta beroa eta giza gorputza. (Argazkia: DeSegura89).
Egunotan euskal museoan dagoen erakusketaren harira, Labayru Fundazioak egin duen San Antonen Kili-Kili bideoa aipa daiteke, proiektuak izan zuen ibilbideari buruzko liburuaz gain. Lehengoan azaldu genuenez, Bilboko San Anton elizaren gerizpean sortu zen Kili-Kili, Jose Antonio Retolaza abadearen ekimenez. Hasierako orri solteak aldizkaria bilakatu ziren eta, gerora, unibertso koloretsu eta […]