IRRATIA.COM: 53. saioa: Montenegrotik zuzenean eta Luistxo Fernandez

Luistxo_jabiMontenegrok igandean bozkatu zuen independentziaren alde eta hainbat euskaldun izan dira bertan, azetari, politikari eta begiraleak, gertakizun historiko horren lekuko. Euren artean Patxi izan dugu eta Montenegrotik bertatik zuzenean egin digu egunotan ikusi eta bizi izan duenaren kontaketa. Bestalde, Luistxo Fernandez gonbidatu dugu gurekin solastera. Norbaitek euskaltzain izendatzea proposatu du kazetari eta saiogile ibilitako Luistxo eibartarra, egun enpresa gizona eta blogaria dugu, mapengatik berebiziko interesa duena eta aurki AEBetara abiatuko dena, bere Tagzania dela eta, Google Maps-en inguruko bilkura batera. Euskal sareari lotuta, bera tartean ibili den eta dabilen hainbat proiekturen gainean mintzatu gara. Azken urteotako historiaren bilan txikia egin eta haren iritziak entzun ditugu Interneti lotutako hainbat gairen inguruan. Saioa deskargatu bahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun: [audio: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom060523.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BIGARREN LERROAN: Dizzy Gillespie, lehen bebop banda handiaren sortzailea

ar. Mai 23 , 2006
John Birks Gillespie, Dizzy Gillespie, Hego Karolinan jaio zen 1917an eta 1983an hil. Tronpeta jotzen nabarmendu zen Dizzy, baina jazz kantari eta konpositore iaioa ere izan zen. Bere tronpetaren bidez, jazzaren harmoniari ordura arte ezezagunak ziren ñabardura konplexuak eman zizkion. Gauza askorengatik preziatzen eta maitatzen dute jazz jarraitzaileek, baina gehienbat, […]

Honekin lotuak