KINGSTON HIRIA: King Tubby, dub estiloaren aitzindaria

King TubbyKing Tubby 70eko hamarraldian bere grabazioetan efektu bereziak erabiltzen hasi zen eta ia oharkabean estilo berri baten zutabeak finkatu zituen Jamaikako musikan. Dub deritzana zen estilo hura, noski. Halaxe da, dub doinuen sortzailetzat hartzen dute aditu guztiek King Tubby. Sekulako arrakasta bildu zuen musika mota hark eta berehala Jamaikatik mundu zabalera hedatu zen. King Tubby Kingston hiriko West Side aldean sortu zen 1941ean eta 1989an erahil zuten bere estudioan bertan. Trojan Records etxeak ateratako diskoek eragin itzela izan zuten orduko zein geroko artistengan; Prince Jammy dugu horietako bat, denek King Tubbyren ondorengotzat jotzen dutena. Saio honetan, beraz, dub estiloaren oinarrietara hurbiltzeko aukera daukazu.

Kingston Hiria-ren azken irratsaioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Folka berrasmatu duten hiru talde eta Asier Serrano

az. Mar 29 , 2006
Saio honetan Clem Snide, Two Gallants, Bright Eyes taldeen musika entzun dugu; folk musika berrasmatu duten hiru talde hauen proposamena pixka bat gehiago ezagutu dugu. Era berean, hitz aspertua egin dugu Asier Serranorekin eta Hoteleko Kantuak bere azken diskoaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Honetaz gainera, Anariren musika ere ekarri du […]

Honekin lotuak