SOINUGELA: Deitura euskalduneko kubatar musikariak

Monografiko zinez bitxia prestatu digu Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugelarako: deitura euskalduna –eta, hortaz, jatorri euskalduna– duten kubatar musikarien lanak ekarri dizkigu. Gauzak horrela, Sindo Garay, Eliades Ochoa, Ernesto Lecuona, Omara Portuondo eta Kelvis Ochoaren musika beste behin gogoratzeko aukera izan dugu. Horrezaz gain, beste atal handi batean hainbat nobedade ere aurkeztu dizkigu. Honako hauek, besteak beste: Rafa Ruedaren “Zuhaitz okerretan gora”, Allison Moorerren “Ring Of Fire”, Felice Brothers taldearen “Greatest Show on The Earth”, Emmylou Harrisen “All I Intented To Be”, Randy Newmanen “Harps and Angels” eta Ray Charlesen ahotsarekin eta Count Basie Orchestraren musikarekin egin berri duten nahasketa lanak.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEM.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Kafe Antzokiko programazioa azaroan (II)

ol. Aza 21 , 2008
Duela bi aste Bilboko Kafe Antzokian azaro honetako lehen hamabostaldian egongo zena aztertu ondoren, gaurkoan bigarren hamabostaldiaren berri ekarri digu Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko Programazioko kideak. Aste honetan, besteak beste, Kirmen Uriberen “New York-Bilbao-New York” eleberriaren aurkezpen musikatua izan dugu, Urbeltzen Dantza Ganbara eta Joe Bonamassaren kontzertua. Asteburuan Hermano Ele […]

Honekin lotuak