IBAIZABAL: Mikel Laboa, Durangoko Azoka….

Mikel Laboaren heriotzarekin hasi da gaurkoan Patxi Gaztelumendi “Bide gorritik” saioan. Patxik kontatu digunez zenbait proposamen jarri dira dagoeneko interneten eta zalantzarik gabe Durangoko Azokan pisu berezia izango du Laboak. Aurten 43. edizioa burutuko dute eta nobedadeen artean Xabier Leteren liburua, “New York-Bilbao-New York” Kirmen Uriberen nobela berria edo Joseba Sarrionandiaren bi lan aipatu ditu; musikan, aldiz, Arrasateko Deskontrol taldearen disko berria ekarri du gogora, hainbat arrazoirengatik. Aurtengo zita hilaren 5etik 8ra arte.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Aholkularitza sexologikoa

al. Abe 1 , 2008
Abendiaren 17an Bilboko Boluntaren egoitzan gai horren inguruko Jardunaldia burutuko dute. Aholkularitza sexologikoa zer den azaldu ondoren, Biko arloko Igor Erauzkin sexologoak Jardunaldi horren helburuak eta egitaraua kontatu ditu. Aholkularitza sexologiko hori gazteei zuzenduta dago eta egun horretan Udal teknikari batzuek, Joserra Landarroitajauregik eta Igor Erauzkinek hitz egingo dute. Informazio […]

Honekin lotuak