BERBAZ:Leire Saitua: zintzo eta gogoz, auzolanetik kantu mundura

1

50 urte beteko dira laster, Deustun eta Bilbo erdialdean etxe klandestinoetan euskarazko eskolak ematen hasi eta ikastolen mugimendua hasi zenetik. Han hazi zen Leire, eta aldi hark oroitzapen gozoak dakarzkio, plaza eliptikoa euren soka-jolasetarako espazioa zutenekoak,… Haren aldean, gizarteko alde handi bat gaur birrinduta, narkotizatua, dominazio sistemak menperatua omen dabil. Gizakion berezko jakin-mina lekutan, hitza jatea normaldua,…

Duela egun batzuk Gasteizen izandako topaketako gaia horren adierazgarri: eskandalua omen da Eliseo Gil eta Idoia Fillolek Lurmenen bidez Iruña-Veleian urtetan egindako lana lurreratu izana. Kasu horren ingurukoak nobelarik beltzena idazteko ematen omen du. Medioek, antza, ez-ikusia egiten dute agindu argiei jarraiki: Julio Nuñez egungo arduradunari hitza errez ematearekin bat, gaia argitzeko antolatu berri duten nazioarteko adituen (Edward Harris, Rodríguez Colmenero,…) kongresua zokoratuz,…. EHU, Euskaltzaindia, Aldundia eta guretzat behar genituzkeen instituzioak arduragabekerian omen,… Auzibidea 4 urte eta gero, apenas aurreratu den,…

Iruña-Veleiako gaian argi apur bat ekartzen saiatzen ibili dan modura, (“kasu, ez naz kazetaria, ez arkeologaoa, ez hizkuntzalaria,… baina non ditugu horiek? Zintzo ari naiz ni, behintzat!”) azken 7 urteak herrigintzan, eman ditu herrigintzan, etxean, auzoan, herrien, eskualdean eta mundu zabalean.

Aldaketa dakar laster, eta gogotsu: kantuan bete-betean sartu eta Miguel Comasekin batera, IaUB taldean jarriko du berea. 3. diskarako prestatu dituzten kantu bi ekarri dizkigu eta bizi-bizi dabil horretan.

Kantak:
Gala (IaUB)
Martxa (IaUB)
Erreferentziak:
www.euskararenjatorria.net
http://leiresaituairibar.blogspot.com.es

 DESKARGATU HEMEN

One thought on “BERBAZ:Leire Saitua: zintzo eta gogoz, auzolanetik kantu mundura

  1. akats pare bat (gutxienez) idazketan. 1. Idoia “Filloy” da 2. “herrigintzan” hitza behin soilik behar litzateke egon.

    hemen Iruña Veleiako kontuari buruzko ETBko dokumentala eta “euskararen jatorria” webguneko gaiari buruzko balorazioa,… http://euskararenjatorria.net/?p=6087

    awuuu!

    @Eleder_BuM

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Piperpolis: Willis Drummond talderen doinuak

al. Abe 3 , 2012
Aste honetan Jurgi Erkiziaren bisita izan dugu Piperpolis saioan. Laugarren lana aurkezten dabiltza egun hauetan, ‘A ala B’ deiturikoa. Laugarren lana da eta oraingoan bisita egin digute, luze hitz egin dugu musikaz eta euren lan berriaz. Bondeberenean grabatu dute baina oraingoa soinua gehiago landu nahi izan dute eta masterizazioa Toronton […]

Honekin lotuak