IRRATIA.COM: Irak, Palestina eta Saharako lekuko euskaldunak

Irratia.comNazioarteko egoerari begira jarri gara gaurkoan Bilbo Hiria irratian egin dugun saio berezian. 3 urte dira Ameriketako Estatu Batuek Iraken gerra hasi zutela, eta orduko uneak gogora ekarri ditugu Iraken egondako euskal brigadista batekin: Imanol Telleria. Imanolek, beste kide batzuekin batera Bagdaderako bidea hartu zuen, bidaia berean Bagdad Rap filmeko zuzendaria abiatu zen; eta guk filme dokumentala, gerra, Iraken kontrako okupazioa eta inbasio militarra izan ditugu hizpide Imanolekin.

Irratia.com-en azken saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom060321.mp3

Gaurko bigarren elkarrizketan Palestina izan dugu berbarako gai. Igor Urrutikoetxea iaz brigadista moduan egon zen lurralde zapalduetan. Besteak beste FPLPko buruzagi presoekin Jerikoko espetxean egoteko aukera izan zuten euskal brigadistek. Asteon ikusi ditugun irudiak ikusita, Palestinara begira mintzatu zaigu Igor.

Azkenik, irrati emankizunaren azken zatian Sahara izan dugu mintzagai. BIGE elkarteko bi lagun izan dira estudioan: Birjinia eta Lurdes. Datorren asteartean Tinduferako hegaldia hartuko dute, eta errefuxiatuen kanpamenduetan burutu behar dituzten aisialdi ekintzak eta daramaten material teknologikoari buruz ere mintzatu gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BIGARREN LERROAN: John Mac Laughlin Londresko Royal Festival Hallean

ar. Mar 21 , 2006
Saio honetan jazz proposamen bikaina egiten digu Gorka Gondrak. Alde batetik, Londresera garamatza John Mac Laughlin gitarrajole handiak 1989ko azaroaren 27an eskaini zuen kontzertuaren zati bat entzutera. Hamar bat minutuko zati horretan Blues for L. W. kantua entzuteko parada dugu. Baina, beste alde batetik, Duke Ellingtonen ohiko estiloaz, Sarah Vaughanen […]

Honekin lotuak