Bilboko Kafe Antzokiak jada 11 urte bete ditu. Zenbaki magiko honek adierazten duen eran, 11 amets beteak dira jada, eta beste hainbeste betetzeko asmoarekin gabiltza. Eta orain arteko ibilbidea laburbiltzea erraza ez bada ere, urteurrenaren inguruan eginiko zenbait elkarrizketa dituzu entzungai. Izan ere, Kafe Antzokia Euskararen Munduaren hedapenerako erakusleiho erakargarria izateaz gain, euskaldunok geure bizitzarako behar ditugun espazio fisiko eta sinbolikoen gune ere bada. Gehiago ezagutzeko, entzun hemen:
Algara Konpartsa: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/KA_Algara.mp3
Gabriel Aresti Euskaltegia: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/KA_Euskaltegia.mp3
Umegunea: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/KA_Umegune.mp3
Teo Etxaburu: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/KA_Teo.mp3